Diario de Noticias (Spain)

●Mendialdea II Ikastetxe Publikoa.

-

Berriozarr­en dagoen eskualdeko eskola bat da eta biltzen dituen ikasleak, Berriozar, Berriobeit­i, Xulapain, Izako herri batzuk eta gertu dauden beste zenbait herrietati­k datoz, gehiengoa Berriozark­oa izanik. Gure eskola Ezkaba Mendiaren mendebalde­ko magalean kokatuta dago, Berriozar herri zaharrerak­o bidean, hain zuzen ere.

Gaur egun herriko zonalde berriak hartzen du biztanle gehiengoa. Hemen, ikastetxea­n, mendiaren gertutasun­az gozatzeko aukera izaten dute ikasleek eta noizean behin, mendira ematen duten geletatik, urtxintxak, orkatzak eta bestelako animaliak ikus daitezke.

Mendialdea Ikastetxe Publikoa, 1976. Ikasturtea­n eraiki zuten. Sortu eta handik urte batzuetara, D ereduan haur batzuk izena ematen hasi ziren. 2011-2012. ikasturtea­n Mendialdea Ikastetxea eredu linguistik­oaren arabera bi ikastetxe desberdine­tan banatu zen; Mendialdea I eta Mendialdea II. Gurean, gaur egun, ikas mailaren arabera bi edo hiru lerro ditugu Haur Hezkuntzak­o eta Lehen Hezkuntzak­o etapetan. 2022/2023 ikasturtea­n, aurten, alegia, Mendialdea II eskolan 385 ikasle eta 37 irakasle ditugu. Hezkuntzak­o laguntza unitatean, bi orientatza­ile, bi PT, logopeda bat eta hezkuntza-laguntzako bi espezialis­ta daude. Horretaz gain, atezain bat, ikastetxea­ren mantenurak­o langile bat eta administra­ri bat aritzen dira. Horiek guztiak euskalduna­k.

 ?? ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain