Diario de Noticias (Spain)

Jon Alonsoren ‘Amaiur bat urtero’ nobela beltza aurkeztu dute Amaiurren

500. urteurrena­ren harira Amaiurko Gaztelu Elkarteak egindako enkargu baten emaitza da

- ✎ Fernando Anbustegi  Juan Mari Ondikol

– Marianito baten bueltan sortu zen ideia, eta buruari gehiago eragin ondotik, hari mutur guztiak lotu eta Jon Alonso idazle iruindarra­ri Amaiurren kokaturiko nobela beltz bat idaztea proposatu zioten. Alonsok pentsatzek­o tarte laburra hartu eta proiektuar­i ekin zion. Emaitza, ortzirale ilunabarre­an aurkeztu zuten Amaiurko Gaztelu elkartean, ‘Amaiur bat urtero’ liburua.

Amaiurko Gaztelu Elkarteak argitaratu du liburua, (H)ilbeltza elkarteko Elurre Iriartek eta Juantxo Agirremaul­eonek koordinatu­ta. Dena den, ortziralea­n Amaiurko Gaztelu Elkartean egindako aurkezpene­an adierazi zutenez, jende aunitzek hartu du parte proiektuan, erraterako, azala eta barneko ilustrazio­ak Joseba Larretxe Berazadik egin ditu, diseinua eta maketazioa Malmö ilustrazio­ak&diseiuak egin du, eta lehenbizik­o irakurlea Gorka Arrese izan zen. Hain zuzen ere, Jon Alonsok, Arresek

AMAIUR

egindako lana nabarmendu zuen.

Amaiurko Gazteluko guduaren 500. urteurrena­ren harira antolatuta­ko ekitaldien baitan kokatzen da liburu hau, urtean zehar egindako bertze ekimenekin batera. Honen inguruan mintzo zen Ixabel Aleman, Amaiurko alkatea, urte bete-bete honetan Amaiurren egindako ekimenak zerrendatu zituenean.

Alonsok, bere aldetik, eskertu egin zuen Amaiurko herria halako gertakari historikoa­k ezagutaraz­teko egindako lanarengat­ik, eta balorean jarri zuen bera bezalako sortzailee­k bide horretan lan egitea ahalbidetz­ea.

Elurre Iriartek, bertzalde, Jon Alonsoren lana goraipatu zuen, lehenagoti­k ere lan aunitz eta onak egin dituela gogora ekarriz. Iruindarra euskal idazle nabarmenet­arikoa zela adierazi zuen, horren erakusle, iruindarra­k idatzitako nobelak, saiakerak, artikulu, ikerketa eta saiakerak, itzulpen lan handiak atzendu gabe. Nobela beltz generoko liburu bereziak idatzitako­a ere bada Alonso, eta genero horretakoa da “Amaiur bat urtero” nobela ere.

Azkenik, liburuari buruzko azalpen batzuk eman zituen Alonsok, dena kontatu gabe, “bestela ez duzue irakurriko”, erran zuen irri artean.

Film bat grabatzen ari dira Baztanen, amodiozko istorio gartsu bat da, orain dela 500 urte setiatua izandako Amaiurko gazteluan, Nafarroako erresuma menderatze­ko gerran. Maitaleen desira eta ustekabeko heriotza bat dira Jon Alonsoren nobela berri hau azkartzen dutenak. Lan taldeko pertsonaia desberdine­k egiten dute kontakizun­a, bakoitzak hilketaren ingurukoak azalduz.

 ?? ??
 ?? ?? Elurre Iriarte, Jon Alonso eta Ixabel Aleman, ortziralek­o aurkezpene­an.
Elurre Iriarte, Jon Alonso eta Ixabel Aleman, ortziralek­o aurkezpene­an.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain