Diario de Noticias (Spain)

Baztan Ikastolare­n neguko krossa

Abendaren 11n izanen da aurtengoa, Elizondoko Iriarte pilotaleku­an

- – F.A.G.

– Baztan Ikastolako Guraso Elkarteak, Baztango Udaleko Kirol Zerbitzuar­ekin batera, Neguko krosa antolatu du abenduaren 11rako, Iriarte pilotaleku­an, 11.00etan hasita. 3-12 urte bitarteko haurrek parte hartzen ahalko dute lasterketa­n eta Baztango eskola guzietako ikasleak animatu dituzte parte hartzera.

Adinetan banatutako mailetan eginen dute lasterka: Haurrak (20092010), Alebinak (20112012), Benjaminak (20132014), Aurbenjami­nak (2015-2016) eta Txikiak (2017tik aitzinera).

Parte hartzeko, aldez aitzinetik izena eman daiteke baztanikas­tola.ge@ gmail.com helbidean. Eskolek abenduaren 5era arte izanen dute ikasleen zerrendak bidaltzeko, gainerakoe­k lasterketa egunean ematen ahalko dute izena.

ELIZONDO

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain