Diario de Noticias (Spain)

‘Harresiz kanpo’, eskolako abestia eta bideoklipa

IAZ, ARROTXAPEA AUZOAN D EREDUAK 25 URTE BETE ZITUELA OSPATZEKO ABESTI ETA BIDEOKLIP BAT SORTU GENITUEN.

- ✎ Patxi Larrainzar I.P.

Testua eta argazkia

ditu: gorria, festa; berdea, Ezkaba mendia; urdina, Arga ibaia; eta laranja,eskolakoa.

Behin melodia nagusia eta letra sortuta, musika-tresnak sartzeko momentua zen eta horretarak­o eskolako guraso eta irakasle talde baten laguntza izan genuen. Ondorengo grabaketa egiteko, auzoko Oskar Elsoren laguntza ezinbestek­oa izan zen, bere estudioa utzi zigun eta eskolara etorri zen ikasleen ahotsak grabatzera ere.

Oso momentu garrantzit­su eta hunkigarri­a izan zen ikasleei, lehen aldiz kanta erakutsi genienean. Hasieratik, txikieneta­tik handieneta­ra, ilusioz eta gogotsu aritu ziren abestia ikasten. Berehala hasi zen eskolako pasabide eta patioan abestiaren estribiloa entzuten, txistuka, txirulekin, ahotsekin… Abestia jada berea egina zuten eta maite zuten!

Bideoklipa­ren grabaketa egiteko eguna iritsi zen. Eskolako aita den David Bernuesek eta bere lan taldeak izugarrizk­o lana egin zuten. Auzotik grabaketak egin zituzten, parkean, ibai ertzean eta eskolako eguneroko irudiak ere hartu zituzten. Baina dudarik gabe bereziena eskolako patioan, ikasle, irakasle, beste langile eta Hutsun auzoko txalaparta­riak bildu ginenean izan zen. Kolorezko puxikak eta haize errotak eskuetan genituela, eskolako kamiseta berriak jantzita, txalaparta­ren erritmoa jarraituz saltoka eta txaloka aritu ginen.

Ikasturtek­o azken egunean bideoklipa­ren estrenaldi­a egin genuen. Ikasturte osoko talde lanaren azken emaitza ikusi genuen eguna bezala gogoan izanen dugu.

Ikus-entzunezko pedagogiko­ak, euskaraz eta libreak eskaintzen dituzte, euskara hutsean eta edonork ikusteko eran. Irakasle zein ikasleentz­at euskaraz egindako informazio gehiagarri­a aurkitzeko atari baliagarri­a da, ikasgelan eta eskolatik kanpo erabiltzek­o material osagarria eskaintzen du. Horrelako materialak euskaraz eskuratzek­o hutsuneaz jabeturik, ekin zioten euskaraz bideoak sortzeari. Euskal Wikilariea­n Kultura Elkarteak koordinatz­en du egitasmoa. Ikusgela.eus web atarian, zein Youtuben eta Wikipedian ikusgai daude. Eduki guztia lizentzia librean sortzen da eta Wikipedia osatzeko erabiltzen da. Lantzen diren gaiak filosofia, ekonomia, euskal literatura eta historia dira.

BIDEOKLIPA MUNDUA ULERTZEKO BIDEOAK

http://www.ikusgela.eus

Nik goizero eskolako motxila eta jantziko dudan arropa prest edukitzen dut eguna hasteko, eta garrantzit­suena, nire gosari goxoa. Ez dut behin ere pentsatu gosaririk gabe eguna hasi beharko nukeenik eta are gutxiago bazkari, askari edo afaririk gabe eguna bukatuko nukeenik. Paris 365 ezagutuz konturatu naiz, mundu honetan gauzak ondo funtzionat­u dezaten, besteei laguntzeko prest dauden pertsona eskuzabala­k ezinbestek­oak direla. Zer egin dezakezu zuk?

 ?? ?? Patxi Larrainzar eskolako bideoklipe­ko irudi bat.
Patxi Larrainzar eskolako bideoklipe­ko irudi bat.
 ?? ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain