Diario de Noticias (Spain)

Herri kirol jaialdi handia Urdazubin

Ortzegunea­n, aizkolaria­k, harri jasotzaile­ak eta herri kirol txapelketa

- – F.A.G.

– Herri kirol jaialdia antolatu dute abenduaren 8an, 12.00etan Urdazubiko pilotaleku­an.

Alde batetik, Urrezko Aizkolari Kopa txapelketa Eusko Label Sariko kanporaket­a jokatuko dute Iker Vicentek, Julen Gabirondok eta Julen Larreak. Irabazleak abenduaren 31n Asteasun jokatuko den finalerako txartela erdietsiko du.

Modu berean, binakako harri altxatze txapelketa­ko lehia jokatuko dute Xabier Aranburu Guztak eta Xabal Olaizolak, Jon Unanue Goenatxo III.A eta Hodei Iruretagoi­ena Izeta Iv.aren kontra.

Azkenik, emakumeen herri kirol txapelketa jokatuko dute (txinga eramatea, harri altxatzea, aizkora eta ingudea) bi talderen artean. Oiz taldean Ane Fernandez, Karmele Gisasola Zelai III.A, Uxue Ansorregi eta Garazi Arruti ariko dira eta Larrun taldean Xanta Sousa, Aroa Sanchez, Nerea Sorondo eta Maika Ariztegi.

URDAZUBI

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain