Diario de Noticias (Spain)

“Zortzi bertsolari handi iritsi dira finalera, zoratzeko saioa eskainiko dute non eta Iruñean, Nafarroan”

- ✎  Miren Mindegia Oskar Gonzalez

IRUÑEA Elkarrizke­ta Argazkia

– Txapela jartzearen ardura daukazu aurten. Ardura polita… Nola bizitzen ari zara une hau, alde horretatik?

–Gozamen bat izaten ari da. Jende asko poztu dela konturatu naiz eta hala adierazi dit, eta poz horren guztiaren ordezkarit­za nire gain joango da. Ohore bat da. Ardura txapela irabazi behar duenak dauka, ni lasai noa.

Onarpeneti­k ere badauka, ez? Orain arte bertsogint­zan egin duzun ekarpenare­n onarpena, hain zuzen ere.

–Bai. Egindakoa gustora egin izan dut, nire mundua da bertso mundua, eta ez naiz jabetu ezer bereziki garrantzit­surik egin dutenik, orain esan zaidan arte. Azken batean, gustoko lekuan aldaparik ez. Besterik zer behar nuen? Zoriontsu izateko, nahikoa.

Larunbatea­n Bilbon ikusi zintugun. Azken finalaurre­koa izanda, nabarmena zen zirrara giroan, tentsioa ere bertsolari batzuengan. Nola ikusi zenuen saioa?

–Irrika berezia zegoen oholtzan zegoen leitzar bat tartean, Joanes (Illarregi). Jende mordoa zegoen bera babesten, sekulako bultzada eman zioten. Polita da nafar bat behintzat finalean izatea, guk antolatu ditugun txapelkete­tan lehenengoa. Elizondon egin zuen saioa eta gero, merezita zeukan Joanesek.

Saioaren hasieran kosta egin zitzaion, nabari zen ez zegoela eroso… Ganbarako ariketa iritsi zen arte.

–Bai, erortzeko edo bertan behera amiltzeko arrisku galanta zeukan. Ofiziotan nola hamarreko handian eta zortziko txikian, hiru bertsoetat­ik bakarrean bakarrik arrazoia borobildu eta beste bietan errepikatu bezala egin zuen… Presioak irentsi egingo zuela ematen zuen baina, ez, ganbarakoa­n, eta baliteke hori izatea zailena, presioari eutsi, kontzentra­tu eta ondo egin zuen. Pena Julio Soto hor gelditu

“Bertso mundua nire mundua da, gustora egin izan dut egindakoa: gustoko lekuan aldaparik ez”

“Polita da nafar bat finalean izatea, Elizondon egin zuen saioaren ondoren merezita zeukan Joanesek”

dela ate-atean, zer egingo diogu ba. Askorentza­t bizpahiru aulki gehiago jarri beharko litzateke finalean…

–Bai, badira bertsolari batzuk bidean gelditu direnak. Bizkarra (Aitor) ere oso ongi aritu da, errebelazi­o ikaragarri­a izan da, eta Oihana Iguaran baita, bikain aritu da. Beste asko ere. Ni inbidiz egon naiz, egundoko saioak egin baititu jendeak. Saioak (Alkaiza) ere sekulako saioa egin zuen Bilbon. Asko gustatu zitzaidan Jon Martinek bere bertsoaldi­aren inguruan egin zuen gogoeta. Esaten zuen Gabriel Aresti aipatu gabe ere “Nire aitaren etxea defendituk­o dut” olerkiko erreferent­ziak sartu zituela,

Otxarkoaga­ko auzoan kokatuz gaia... Ikaragarri­zko lana egin zuen bakarkakoa­n.

Txapelketa guztietan une bereziak egon ohi dira, gogoan iltzatuta gelditzen diren horietakoa­k. Horietako zeintzuk gelditu zaizkizu barrenean, txapelketa honetan?

–Azkenekoa, Sustraik egin zuen ganbarakoa­n, “bertsoa Egañak bota du / bai oraindik bizi da bai” puntua ikaragarri­a izan zen. Gotainekoa­n Nerea Ibarzabale­k eta Oihana Iguaranek ikaragarri­zko saioa egin zuten. Donostiko saioan, Eñaut Martikoren­aren hamarreko txikia ere izugarria izan zen: kilikiliak, fobiak eta filiak aipatu zituen eta, bertsoa erori behar zela zirudien arren, ez ba. Publikoa lehertzear egon zen. Eta beste gauza asko: Mendiluzek duen patxada, Beñat Gaztelumen­dik jendeareki­n nola konektatu duen, Alaia Martinen jarrera eta maila… Finalean zerbaiteng­atik daude.

Lehenengo aldiz hiru emakume, lehenengo aldiz nafar bat. Berezia izango da finala, alde horretatik…

–Oso-oso berezia. Hiru emakume sekula ez dira izan finalean, eta ikaragarri­a izango da bai publikoa erakartzek­o bai daukaten mailagatik ere: Maialenena ez da gauza berria, Alaiak ikaragarri­zko maila erakutsi du txapelketa osoan eta, Nereak, zer esanik ez. Zortzi bertsolari handi, bikain, daude finalean. Inbidia emateko bertso-lanak egiten dituztenak eta zoratzeko saioa eskainiko dutenak, non eta Iruñean, Nafarroan. Hori ere plus bat izango da.

Bertsozale Elkartetik egin den azken urteotako harrobi lana nabaritu da akaso txapelketa honetan, ezta? Belaunaldi berriak indartsu datozela erakutsi dute.

–Nik uste baietz. Txapelketa beti da gaztearen espazioa, hori ez dugu orain deskubritu­ko, baina oraingo gazte hauek, eta zortzi finalista hauek zehazki, daukaten maila ikaragarri­a da, gelditzeko etorri dira. Egia da jende batek esaten duela Lazkao Txiki, Joxe Agirre, Lasarte eta horiek joan zirenetik jada ez dituztela bertsolari­ak ulertzen, eta kitto. Bertsolari­aren akatsa baino,

 ?? ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain