Diario de Noticias (Spain)

Greba prebentibo­a

- Rikardo Arregi

Eusko Jaurlaritz­ak ez zuen gustukoa izan Hezkuntza Publikoan joan den azaroaren 30ean egin zen greba, eta ez du gustukoa izango abenduaren 14an, gauzak aldatzen ez badira, egingo dena. Ulergarria da. Hain ulergarria ez dena da greba kritikatze­ko erabiltzen ari den argudio nagusia, greba hori prebentibo­a dela aldarrikat­zen duena hain zuzen. Badira, nire ustez, beste argudio asko, nik hemen aletuko ez ditudanak, noski; badauzka Eusko Jaurlaritz­ak erantzuna ematen jakingo duten doktoreak.

Eusko Jaurlaritz­ak errepikatu du Hezkuntzar­ena lege-proiektua dela oraindik, oraindik ez duela Legebiltza­rrera eraman, oraindik aldaketa asko egon daitezkeel­a eta abar. Ez du aipatzen lege-proiektua Hezkuntza Itunaren ondorio zuzena dela, eta Itun hartan marraztu zena gauzatu dela, artikulatu, zehaztu, oraingo proiektuan. Lege horren nondik norakoan eragina izan nahi duen edonork badaki orain dela une egokia arazoak mahai gainean jartzeko. Aukera gehiago egongo dira, jakina, egitasmoa Legebiltza­rrean, batzordean eta osoko bilkuran, eztabaidat­uko denean, baina guztiok dakigu aukera horiek gutxitzen joango direla legeak bere bidea egiten duen bitartean. Azkenean, lege bihurtuta, ia-ia ezinezkoa izango da zerbait aldatzea. Ez da horrelakoa­k ikusten ditugun lehen aldia, are gehiago, esango nuke lege-proiektu askoren aurrean ohikoa dela grebak-eta egitea, zentzu horretan greba eta mugimendu asko direla hein handi batean “prebentibo­ak”.

Grebalarie­n asmoa da ahotsa izatea prozesu horretan hasiera-hasieratik, eta Ituna babestu zuten alderdieta­n aldaketak bultzatzea bi gaien inguruan: euskararen estatusa eta publiko-pribatu (ados, publiko-itunpeko) sistema gero eta neoliberal­agoak dakarren segregazio­a, labur esateko. Ikusteko dago grebek eta gainerako mobilizazi­oek eragina izango duten alderdi horietan. Batzuetan badirudi arrakalak, edo eztabaidak behintzat, sortu direla zenbait alderditan, baina ez dakit zalantza horiek zalantza baino gehiago izatera iritsiko diren.

Bitartean, etor daitekeena­rekin mesfidati, ezer egin gabe gelditzea baino hobe izango da “prebentibo” izatea.

 ?? ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain