Diario de Noticias (Spain)

Mikel Zabaltza gogoan: ‘jzioqui dugu eta guec ajutu ez dugu’

- Josu Jimenez POR Maia Egilea idazlea da

onemiliaga Kululako monasterio­aren atarikoan, harrian betiko zizelkatur­ik, irakur daitezke euskarazko glosa zaharrenak: jzioqui dugu eta guec ajutu ez dugu. Adituei kasu egitera, lehenaren esanahaia hauxe dateke: jzioqui dugu, (lat.) (inveniri) meriumur; alegia, (aurkitzea) merezi genuen. “Mikel, non dago?” oihua horma mutuetan eta gazteon eztarrieta­n lehertu zen 80. hamarkadar­en garai urrun hartan. Donemiglia­ko Kukulan, Euskaltzai­ndiaren ekimenez jarritako harrizko hitzek berresten didate baietz, merezi genuela Mikel non zuten jakitea. Izan ere, atxilotu eta handik hogei egunera agerrarazi zuten, garai horretako Barne ministro José Barrionuev­ok berak iragarri bezala Espainiako Kongresuan. Bigarren glosak hauxe omen diosku: geuc ajutu ez dugu (lat) (non convienet a nobis) ez dugu egokitzat hartu, alegia. Bigarren glosak dakarkit gogora Mikel Zabalza gazteari eragindako torturekin eta heriotzare­kin estuki lotutako Arturo Espejo guardia zibila orain teniente jenerala dela. Espejori saria eman izanak bihotza uzkurtu eta barruak astindu dizkit; gorrotoa baino

Dnazka eragin dit Espejo teniente jeneral izendatzea­k, higuina. Izan ere, bertsio ofiziala, gezurrezko kontakizun sinestezin hura, Espejori berari egozten zaio. Bistan da, bertsio ofiziala sinesten duenik ez dago: Guardia Zibilaren kapitaina eta CESIDEKO kide Gomez Nietok berak Perote nagusiari esandakoa hor dago, grabazioet­an betiko jasoa.

Nik ez nuen ezagutu Mikel Zabalza aetza. Gure ama ere aetza izanik, jakin izan nuen Garraldako plazan, festetan, erakustald­i batean ibili zela aizkoran. Kontu jakina da, torturatza­ileak bere nortasuna ezkutatzek­o erabili ohi duen buru-estalkiak agerian uzten du begi-parea, arimaren ispilua. Mikel Zabaltza gazte sendo horrek, Intxaurron­doko infernuan bortizki torturatua­k, zer ikusiko zuen Espejo kapitainar­en begien ispiluan? Txerren ikusiko zuen segurki, Deabrua bera.

Donemiliag­a Kululako monasterio­aren ikasi omen zuen Gonzalo de Berceok, gaztelania­z gorde diren lehen poemak idatzi zituenak, Deabruari ematen zion izena hauxe duzu: Don Bildur. Espainiako demokrazia ustel aizunaren ispilu, Don Bildur, Goardia Zibilaren Arturo Espejo teniente jenerala; geuc ajutu ez dugu.฀●

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain