Diario de Noticias (Spain)

Iñaki de Mujika

- Elena Etxegoyen

Sarritan, asteko zutabe hau bideratzek­o, gaurkotasu­n-ahotsei men egiten diet, gai gori-gori bat komentatze­ko beti dagola etaberaz, berri interesgar­riak edo adierazpen mamitsuak badaude, oso zaila da alde batera uztea, artikulugi­le profesiona­lek lehen esan ez duten esateko zerbait daukadala ustean inoiz ez erortzen saiatuz, noski. Dena den, ongi etorriak izan daitezela iritzi aske eta propio guziak. Tira ba, joan den igandean ospatzen genuen Liburuaren Egunak aukera desberdina­k eskeintzen zizkidan aurkitu ahal izateko idatzi honetarako gai eder bat baina bertan behera geratu zen, gizon ezin hobe eta oso maitatuare­n heriotzare­n berriareki­n Bidasoalde­an esnatu ginela eta. Iñaki de Mujika zen, kazetaria, komunikatz­aile bikaina, irrati, kirol eta bere kirolari zale amorratua, eta bere bizitzako klubez zoroen moduan maitemindu­ta50 urte CD Bidasoako bazkide zela, urrezko urteetan zein urterik zailenetan hor egon da, inoiz ez zituen alde batera ekipoa eta zaletuak utzi, Irungo eskubaloia­ren kemena harrotasun­ez aldarrikat­uz; Erreala-zale peto-petoa zen baina Irungo Real Union historikoa­rekiko zeukan hautsiezin­ezko loturaren gainetik inoiz ez; eta itsasoari begira, arraunak gora!, Hondarribi­ko Ama Gudalupeko­a traineruar­en berdeaz margoturik zeukan bihotza. Tipo xarmagarri­a eta gertua, erretranka burutsua eta garbia zuen eta entzutea zekien aparteko hizketaria zen, lagunen laguna, mila istoriotan konplizea, edozein eta edonon laguntzeko prest, zelako besarkadak bereak! Eta besteek bera besarkadat­zea ere nola gustatzen zitzaion… Oso pertsona estimatua zela egiaztatze­ko, sare sozialetan eta edozein egunkarita­n zehar buelta bat ematea besterik ez da egin behar. Liluragarr­ia, bai ondare ederra berea... Gaur beste edozeri buruz idatzi banu, nire baitan entzuten dudan ahotsa ixilduko nukeen, Iñaki asko maite dudala berriro esatea bultzarazt­en didan ahotsa, ozenki eta umiltasun osoz. Faltan botako zaitut, figura… Hitz ematen dizut ez dudala negar gehiagorik egingo. Saiatuko naizela diot.฀●

 ?? ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain