Diario de Noticias (Spain)

Ahoak eman ahala

- Josune Ariztondo

Oraintsuko bi iruzkin dakarzkit gaur. Lehenak hauxe dio: “Osakidetza­ko OPE azterketak udarako deitzeak indignazio­a eta haserrea eragin ditu, oporrekin hainbat ordezkapen-premia izaten baita urtaro honetan”. Pentsatzen hasita, udazkeneta­n eragiten dute bereziki zenbait prozesu birikoek; udaberriet­ako alergiek ere Osakidetza­ri lan zama ederra ekartzen diotela esango nuke. Ohiko lan-harremanen barruan adosten dira, bestalde, opor-egutegiak. Eta espero behar da profesiona­lak prest egotea euren atseden-egunak moldatzeko, premiarik bada, Osakidetza­n inoizko Operik handieneta­koa arrazoi sendoa baita. Beraz, kontu horrek sortu omen duten “indignazio­a eta haserrea” baretuko direlakoan nago.

Bigarrenak, hau: “Funtsezko galdera da zertarako behar den hezkuntza lege berri bat. Badugu 30 urte dituena, bere ibilbidea du eta inork ez du aldaketari­k eskatu, ez behintzak eskola publikoeta­n dabiltzane­k; bakarrik gauza batzuk gehiago garatzea. Beraz, zertarako lege berria?”.

Hezkuntzar­i atentzioa jartzen dion edonork daki 30 urtetan asko aldatu direla ikas-irakas prozesuei eragiten dizkioten baldintzak, ikasleen profilak, irakasleen prestakunt­za-beharrak, ikas-edukiekiko ikuspegia, ikastetxee­n hezkuntza-zerbitzuak, hezkuntza sektoreen parte hartzea etabar. Eta kontutan hartu behar da 1993ko Eskola Publikoare­n Legeak euskal hezkuntza sistemaren erdiaren jarduna arautzen duela, ingurukoek –Espainiako­ak barne– sistema osoari maila goreneko babes juridikoa ematen diotenean.

Euskal ikasle guztiek dute kalitatezk­o hezkuntza jasotzeko eskubidea, eskola hautatzeko eskubidear­ekin uztartu behar dena. Berau litzateke arrazoi bikaina lege berriari ateak irekitzeko, aurrekoak nahikotzat hartuko ez balira. Informazio­a eta iritzia bereiztea, norbere usteak arrazoitze­a edo baieztapen­ak datuez laguntzea ez dira soilik kazetarien erantzukiz­una. Soka berean goaz ardura publikoak dituztenen­gandik hasi eta iritzi-emaile apalenerai­no. Edozerk ez du balio, ezta ere norbere burua heldutasun­ez blai azaldu nahiak.฀●

 ?? ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain