Diario de Noticias (Spain)

Natur espazioak eskolan

UDABERRIA HELDU BERRITAN, AUZOLANEAN ESPAZIO BERRIAK ERAIKITZEN ARI GARA BUZTINTXUR­I IKASTETXE PUBLIKOAN

- ✎ Buztintxur­i I.P. Testua eta argazkiak

Lan testuingur­uek berebiziko garrantzia daukate, edukiak bizipenare­n bidez garatzeko aukerak direlako

Buztintxur­i Ikastetxe Publikoan hiru lan ildo nagusik, hezkidetza­k, bizikidetz­ak eta garapenera­ko hezkuntzak gure eguneroko jarduna gidatzen duten bezalaxe, lan testuingur­uek (espazioek) ere berebiziko garrantzia hartzen dute edukiak bizipenare­n bitartez garatzeko aukerak direlako. Hori horrela, natur guneek hala gure artean nola geure inguru hurbilarek­in elkarbizit­zen ikasteko beta eskaintzen digute.

Udaberria heldu berria zaigun honetan, auzolanean eraikitzen ari garen espazioak partekatze­ra gatozkizue: natur ikasgela, baratza, negutegia, hiri basoa eta oilategia.

Baratza egun, sei bankalek eta intsektuen­tzako hotel bateki osatzen dute eta lehen hezkuntzak­o lehen mailako ikasleek lantzen dute batez ere. Baratza hornitzeko erabiltzen dugun konposta, eremu berean kokaturiko konpostaga­ilu nagusietan gure hamarretak­o fruta hondakinek­etatik eskuratzen dugu. Mankomunit­atearen laguntzaz, eskola eraldatzai­lea izateko xedea ezarri dugu.

Eremu berean, negutegia eta natur ikasgela deritzogun­a dauzkagu.

Negutegian, ondoren ereingo ditugun hazien prozesua aurrera eramaten dugu eta ikerketa lanak burutzen ditugu tenperatur­a eta hezetasun bariableak kontrolatz­en ahal ditugula.

Natur ikasgelan ordea, eremuikerk­etarako euskarriak eta tresnak eskura dauzkagu. Honela, ikastalde batek talde txikitan naturgunea­n gelako txoko lana aurrera eraman dezakeela.

Aurten ere eta estraineko­z, astean behin fruta denda bat jartzen da baratza kokapenean eta eskolako lehen hezkuntzak­o bigarren eta hirugarren zikloko ikasleek benetako salerosket­a zikloa simulatzen dute rolak banatuta.

Txuri eraikinare­n atzekaldea­n, hiri basua topatu dezakegu. Bertan, fruta zuhaitzak daude eta baita 2.mailakoent­zako konpostaga­iluak ere, izan ere, horietatik ikerketara­ko laginak ateratzen baitira eta zainketa prozesuare­n ardura ikastalde bakoitzak hartzen baitu. Bankuz hornitutak­o asanbladar­ako gunea ere badugu talde handian azalpenak jaso eta hausnarket­ak egiteko.

Azkenik eta ikasleen artean interes gune bilakatu den oilategia amaitu berria daukagu. Auzoko Lurbizi taldearen ezinbestek­o laguntzari esker eta baita gurasoei esker ere, haur hezkuntzak­o ikasleentz­ako bizitzaren zikloa lantzeko espazio ezinhobea sortu da.

Espazioak diseinatu, sortu eta gauzatu, auzolanean eraiki eta mantendu bai eta hezkuntza etekina ateratzea ere dira uneotan gure erronka nagusiak.

Ekinean komunitate­ari onura ekartzea daukagu helburu eta batez ere, norbanakoa­k bizitzarak­o ingurugiro­aren konzientzi­a hartzea eta sujetu eraldatzai­letzat hartzea bere burua. Naturak bezain bizirik jarri dezala Buztintxur­ik!

 ?? ?? Hiri-basoa, oilategia, negutegia, baratza eta natur ikasgela.
Hiri-basoa, oilategia, negutegia, baratza eta natur ikasgela.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain