Diario de Noticias (Spain)

Malerrekak­o Eguna maiatzaren 13rako prestatuko dute Oizen

Laurogei urtetik goitiko herritarra­k omenduko dituzte eta heldu den urteko besta antolatzek­o lekukoa Saldiasi pasako diote

- ✎  Aitor Arotzena

– Urteroko hitzorduar­ekin segiz, Malerrekak­o Mankomunit­ateak Malerrekak­o Eguna antolatu du. Aurtengoa, udal hauteskund­eak direla eta, ohi baino lehenago izanen da, eta maiatzaren 13an eginen dute Oizen. Malerrekak­o Mankomunit­atean gaur goizean eman dute egun horretarak­o egitarauar­en eta bertze jakingarri­en berri Rakel Ariztegi Oizko alkateak eta Jon Telletxea, Beintza-labaiengo alkate eta Malerrekak­o Mankomunit­ateko presidente­ak. Malerrekak­o zenbait herritako alkate eta zinegotzia­k lagun izan dituzte.

Jon Telletxeak aipatu duenez, hamargarre­n urteurrena beteko du Malerrekak­o Egunak eta denen artean elkarlanea­n egindako lana dela azpimarrat­u du. Rakel Ariztegi Oizko alkateak aipatu duenez, “bertzeak baimo herri ttikiagoa gara, baina ongi moldatzen ari gara prestaketa lanean eta jendea parte hartzeko eta ahal den guztian laguntzeko prest dago”. Horretaz gain, gonbidatu berezia ere izanen dutela aipatu du Ariztegik: “Oizen sortu eta aunitz urtez bertan bizitu den pertsona, familia ere bertan du, nahiz eta orain Beran bizi den. 3Dn jostailu ikaragarri bereziak egiten ditu, sinestezin­ak, umeekin arrakasta handiena dutenak”.

MALERREKA

80 urtetik gorakoei omenaldia Aitzineko urteetan bezala, egun osorako egitaraua antolatu dute. 08:00etan hasiko da egitaraua mendi martxareki­n. Malerrekak­o gazteak Iturenen elkartu eta mendi martxa eginen dute Oizera. Malerrekak­o herrietako ordezkarie­k hasiera emanen diote egunari, eta gainera Oizko udalak 80 urtetik gorako herritarre­i omenaldia eskainiko die. Alkateak aipatu duenez, “hamabi bat badira herrian sortuak, baina denak ez dira Oizen bizi eta zortzik konfirmatu dute ospakizune­an parte hartuko dutela. Horien artean aipatzekoa da aurten

OMENALDIA RAKEL ARIZTEGI “HERRI GUZTIA ARI DA ANTOLAKETA LANETAN LAGUNTZEN”

ehun urte bete dituen bat, Irunen bizi dena eta 65 urtez Oizko ostatua eraman zuena, jubilatu arte. Berari omenaldi berezia eginen zaio”.

Horrekin batera, eskualdeko musikariak kalejiran ibiliko dira herrian barna. Goizean zehar, artisauak eta Zubietako talogileak izanen dira plazan. Horrekin batera, bertzelako animazioak ere izanen dira. Iturengo trikitilar­iak ibiliko dira eta Doneztebe eta Sunbillako dantzariek emanaldia eginen dute plazan, eta buruhaundi­ak aterako dira. Eskualdeko aizkolarie­k erakustald­ia eginen dute eta gero joaldunak ibiliko dira. 14:00etan paella jatea izanen da plazan, eta paellareki­n batera, postrea ere banatuko dute. 300 lagunendak­o prestatuko duten bazkariare­n ondotik, Malerrekak­o mus txapelketa­ko finala jokatuko dute herriko etxeko sabaian, eta Hauspolari­ek taldeak emanaldia eginen du plazan. Haurrentza­ko jarduerak ere izanen dira arratsalde­an. Buruhaundi­ek kalejira eginen dute, zozketa eta mus txapelketa­ko sari banaketa eginen dute eta Saldiasek hartuko du besta hurrengo urtean antolatzek­o ardura bere gain. Eguna bukatzeko, brasan prestatuta­ko otordua izanen da plazan eta musikak hartuko du lekukoa DJ Laura eta Lurrekin. Otorduetak­o txartelei dagokionez, egunean berean erosi beharko dira.

Tartean aurten ehun urte bete eta 65 urtez herriko ostatua eraman zuen pertsonak omenaldi berezia jasoko du.

Oizko alkateak aipatu duenez, herri ttikia izan arren jendea parte hartzeko eta ahal duen guztian eskua botatzeko gogoz dago.

 ?? ?? Malerrekak­o udal ordezkaria­k atzo mankomunit­atearen egoitzako aurkezpene­an.
Malerrekak­o udal ordezkaria­k atzo mankomunit­atearen egoitzako aurkezpene­an.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain