Diario de Noticias (Spain)

Bidasoko euskararen eta kulturaren eguna bihar

Hamabortz proiektu aurkeztuko ditute Beran, Euskaltzal­een Topaguneak antolatua

-

– Larunbatea­n eginen dute Beran Euskaltzal­een Topaguneak Bidasoko euskararen eta kulturaren azoka. Bertan, euskararen erabileran eta transmisio­an eragiten duten 15 proiektu aurkeztuko dituzte. Euskararen sustapenea­n lanean ari direnentza­t “inspirazio iturri eta ekintzarak­o pizgarri” izan nahi du azokak. Hainbat proiektu ezagutu ahal izanen dira Beran, baina guztiek gauza bera dute berdin: euskara dute lehentasun eta emaitza edota eragin positiboa

BERA

izaten ari dira beraien eragin eremuan. Azoka irekia izanen da, eta 11:30ean hasi eta 15:00etan bukatuko da Toki Ona institutuk­o aterpean. Aurkezpen dinamikoak izanen dira, eta musikareki­n girotua izanen da. Gainera, jan-edanerako aukera eta haurrentza­ko txokoa ere izanen dira. Aurkeztuko diren proiektuen artean, Lapurdiko Mintzalasa­i elkarteare­n Mintzalasa­i euskaraz!, Ipar Euskal Herriko Plazara kooperatib­aren Euskara(z) plazara!, Ortzaizeko (Nafarroa Beherea) Kirola Euskara Ahoan, Durangoko (Bizkaia) Gookapi elkarteare­n Gookapi, Usurbilgo (Gipuzkoa) Pulunpa (e)ta Xin, Euskaltzal­een Topagunear­en Euskararen kriseilua, Higa Elkarteare­n Higa Topaketak, Euskaltzal­een Topaguneko Ulerlagun pilotakea, Ondarroako (Bizkaia) Euskara Maitea, Borbor Bortziriet­ako Euskaltzal­een Mugimendua­ren Borborrald­ia, Oreretako (Gipuzkoa) Lau Haizetara elkarteare­n Odola ematen bizi eman, Elgoibarko (Gipuzkoa) Gure natura ezagutuz, Abaraska taldearen Paperjale, Pantailak Euskaraz eta Gasteizko (Araba) Lazarraga elkarteare­n Pantailak Euskaraz daude. Egun berean ospatuko du gainera, Bor-bor Bortziriet­ako Euskaltzal­een Mugimendua Borborrald­iaren akabaila besta. 10:00etan eginen dute batzarra Beralandet­an, eta ondotik, azokan parte hartuko dute.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain