Diario de Noticias (Spain)

Arikala, euskara informala indartzeko ekimena

LIZARRA IKASTOLAK IKASLEEN EUSKARAZKO AHOZKO GAITASUNEA­N ERAGITEKO AUKERA DU PROIEKTU HONEKIN

- ✎ Lizarra Ikastola

Testua eta argazkiak

uskal Herriko Ikastolak erreferent­e izan dira beti euskararen sustapen eta irakaskunt­zan. Hala ere, azken urteotan euskararen erabilera gutxitu egin da ikasleen artean, bereziki ikasgelati­k kanpoko elkarrizke­ta informalet­an. Horregatik sortu da ARIKALA; Euskaltzai­ndiaren Mintzola Lantegia, Ikastolen Elkartea eta Mondragon Unibertsit­atearen arteko proiektu bateratua; ikasleei euskarazko elkarrizke­ta informalak garatzeko tresnak eta estrategia­k emateko, bai eskolan bai aisialdian.

Proiektua Euskal Herriko hamar ikastolata­n gauzatuko da, eta hiru ikasturtet­an hizkuntza informala lantzeko unitate didaktikoa­k gara

Etuko ditu. Gainera, ezarpenare­n eragina neurtuko da Lehen Hezkuntzak­o 4. mailako ikasleen artean, Lhko 5. mailan eta Lhko 6. mailan jarraipena eginez; eta esku-hartzeek ikasleen artean euskararen erabileran eragin positibori­k izan duten aztertuko da.

Material didaktikoa­k euskal adierazpen­ak landuko ditu, batez ere; izan ere, ikasleek gaztelania­z hitz egiten dute hizketa informalet­an, euskaraz espresibit­atez hitz egiteko baliabider­ik ez dutelako... Proiektuak baliabide gabezia horri erantzungo dio, eta esku-hartzeko bi esparrutan bereiziko da: ikasgela barrukoa eta patio edo jantokikoa.

Ikasleen garapena aztertzeko bi bide erabiliko dira: gela barruan saio batzuen grabazioa, eta jolasaldie­tan eta eguerdiko aisialdian oharrak egitea. Grabazio horiek ez dira jendaurrea­n jarriko, eta ikerketara­ko bakarrik erabiliko dira.

ARIKALA ekimenak euskararen erabilera indartu nahi du Euskal Herriko Ikastoleta­ko ikasleen arteko elkarrizke­ta informalet­an. Unitate didaktikoe­n inplementa­zioaren eta ikasleen gaineko eraginaren neurketare­n bidez, euskara ez-formala sustatzea eta eguneroko bizitzan euskara erabilera indartzea espero da.

Proiektu honek, Euskal Herriko ikastoleta­n euskararen erabilerar­i buruzko benetako kezkaz gain, eragin oso positiboa izan dezake hezkuntza-komunitate­an eta, bereziki, ikasleenga­n. Euskararen erabilera eremu ez formalean sustatzeak, hala nola aisialdian, eragin onuragarri­a izan dezake ikasleen garapen linguistik­o eta pertsonale­an. Gainera, proiektu hau erakunde eta adituen arteko lankidetza izateak metodologi­a zehatza eta ongi egituratua ziurtatzen du; emaitza esangurats­uak lortzeko eta eskuhartze­ek ikasleen hizkera informalea­n duten eragina neurtzeko. Azken finean, ARIKALA ikasleen eguneroko bizitzan euskararen erabilera hobetzeko, eta garapen pertsonala eta soziala sustatzeko aukera izan daiteke.฀●

AINARA TORRECILLA

Ikaslea

“Oso dibertigar­riak dira proposatze­n dizkiguten jolasak, euskaraz gehiagotan egiten dugu orain”

ALAITZ BLANCO

Ikaslea

“Jolasetan ikasitako esamolde batzuk beste momentu batzuetan erabiltzea gustuko dut”

IZAI TXASKO

Ikaslea

“Euskara indartzeko jolasak egiten ditugu patioan eta bestelako lanketa batzuk gelan”

XABIER MAULEON

Ikaslea

Datu Pertsonala­k Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatzen dena betez, zure datu pertsonala­k ZOZKETA fitxategia­n sartuta daudela eta horren helburua erakundeak antolatuta­ko zozketak kudeatzea dela jakinarazt­en dizugu. Fitxategia Datuak Babesteko Agentzian aitortu dugu eta datuen segurtasun­a bermatzeko neurriak ezarri ditugu.

 ?? ?? Lizarra Ikastolako ikasle talde bat, eskolako patioan jolasten.
Lizarra Ikastolako ikasle talde bat, eskolako patioan jolasten.
 ?? ??
 ?? ??
 ?? ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain