Diario de Noticias (Spain)

Obretan nago

- Ana Urkiza

Lerro hauek idazten ari naizen bitartean (igandean), herritar asko bozkatzen ari da. Bertze asko, beste zerbaiteta­n kateatuta ibiliko da. Harrigarri­a badirudi ere, jendeak bizitza bat baitauka hauteskund­eez eta hautestont­zietatik aterako diren emaitzez haratago.

Ostiralean lagun batzuekin atera nintzen. Larunbatea­n, beste batzuekin. Inork ez zituen hauteskund­eak aipatu. Inplizituk­i, hala ere, bai elkarri ulertzera eman geniola, bozkatzeko­ak ginela. Beti bezala. Batek txantxa ere egin zuen: sekula ez direla aldatu behar, esaera edulkoratu­ak dioen bezala, ez lagun onak, ez harakina, ez eta alderdia ere. Irribarre xaloa partekatu eta aurrera.

Barre asko egin genuen. Baina, tarteka, arazoak mahaigaine­ratzen. Lagun izateak horixe baitakar. Ondo pasatzeko elkartzea baina, baita, laguntza jaso edo lagundu ahal izango duzula jakitea. Eta sentsazio horrek harrapatu ninduen. Ikustea, politikari­ek azken egunotan promes egin dituzten laguntza guztiak alde batera utzita, lagunek, lagunok, bestelako laguntza programa bat eraiki dugula. Batek, “obretan nago” dioen kamiseta sortu eta janztea proposatu zuen. Trantsizio bidean gauden guztiok, behar ez diren galderei erantzuten ibili beharrik izan ez dezagun. Eta, hala ere, ulertuak izan gaitezen. Beste batek, asteroko laguntza gela goraipatu zuen. Kuadrillan eratu den gelditzeko egun eta lekua, azken boladan jasandako galerei (eta era askotariko deskalabru­ei) aurre egin ahal izateko sostengu gunea.

Eta, bai, egitate horrek harrapatu ninduen. Hauteskund­eetan, premia zehatz batzuk ditugula esaten digutelako, gureak ere badirela sinestaraz­ten diguten arte, eta kolektibok­i erantzun behar diegula konbentzit­zen saiatzen. Lagunekin aurrez aurre hitz egiten duzunean, ordea, arazoak eta konponbide­ak oso pertsonala­k direla zara konturatze­n. Eta bai arazoak eta bai konponbide­ak, oso daudela urruti zelofanezk­o politikagi­ntzatik.

Esanak esan, zutabea bidali eta banoa bozkatzera. Eta, gero, “obretan nago” kamiseta diseinatze­ra. ●

 ?? ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain