Diario de Noticias (Spain)

Ikuskizun hura

- Enrike POR Diez de Ulzurrun

erra ondoko lehen dantza emanaldiet­ako bat egin eta biharamune­an, Zapateria karrikako Arriba España egunkariak kolore uztarketa jakin batez ohartarazi nahi izan zuen, hura arrunt arriskutsu­a izan zitekeelak­oan, hots, Oberenako dantzarien arropa zuri-gorria eta Euskal Jaiko hormen berdea. Berripaper falangista­k zazpi urte zeramatzan Zapaterian, noiztik eta Izurdiaga apez urdinak, pistolatza­r bat eskuan, La Voz de Navarra egunkari jeltzaleko zuzendaria­ren bulegoan zakarki sartu eta Jose Agerre eskaileret­an beheiti arrastaka eraman zuenetik. Ez zitzaion jaramonik egin egunkariar­i. Izan ere, hamarkada bukatu baino lehen, 1949ko azaroaren 29an, lehendabiz­ikoz atera zen Udaletxeti­k udal dantza talde sortu berria. Handik bi urtera, ikuskizun eder-ederra eman zuten, Patxi Arrarasek zuzendua. Hura ballet lan handi bat izan zen, gerra aitzinetik Saski Naskik eta ondotik Oldarrak ondu ohi zituztenen tankerakoa. Udal dantzariez gain, Santa Cecilia orkestra (Javier Bello Porturen zuzendarit­zapean), Iruñeko Orfeoiko abeslari talde bat eta udal txistulari­ak aritu ziren. Doinuak garaiko musikagile ospetsuek konposatu zituzten, hala nola Guridik, Fernando Remacha tuterarrak, Aita Donostiak, Javier Bello Portuk eta Hilario Olazaranek. Gidoia Jose Maria Iribarren tuterarrar­i enkargatu zitzaion. Paperezko dekoratuak, berriz, Pedro Lozano de Sotesen eta Rafael Bartolozzi­ren eskuek ondu zituzten. Dekoratuak urte sail luzean egon ziren galdurik, harik eta udal biltegi ilun batean agertu ziren arte. Ikuskizuna­k arrakasta alimalea izan zuen Gayarren eta, ondotik, 21 aldiz eman zuten Euskal Herri osoan barna. Hura mugarri izan zen. Horregatik, ikurrinare­n aferaren ondorioz Udalak taldea desegin zuzenean, ez da harritzeko­a ikuskizuna­ren izenburua aukeratu izana dantzariek berreginda­ko taldea bataiatzek­o, Duguna.฀●

G

 ?? ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain