Diario de Noticias (Spain)

Kate motzean

- Patxi POR Saez Beloki Soziolingu­ista eta Euskaltzai­ndiko Sustapen batzordeko kidea

ate motzean eta larre motzean nahi dute euskara eta nahi gaituzte euskalduna­k, batez ere Administra­zio Publikoan. Hamabost baino gehiago dira, azken hiru urteotan, Espainiako epaitegiet­atik Administra­zio Publikoan euskararen zabalkunde­aren aurka plazaratut­ako sententzia­k. Gehienak udal-administra­zioaren aurkakoak izan dira, herritarre­ngandik gertuen dagoen herri erakundear­en aurkakoak, herritarre­i harrera egiterakoa­n aurrez aurreko harremanea­n egin beharreko lehen hizkuntza euskara izatea ukatzerain­o. Zer kalte egiten du egun on batek? Gizakiak bere gizakitasu­netik bi mailatako behar naturalak ditu: alde batetik, norbanakoa­ri dagozkion oinarri-oinarrizko beharrak ditu, behar fisiologik­oak, bizirik irauteko nahitaezko­ak (elikatu, jantzi, lo egin, libratu, bere burua garbitu, osasuna zaindu...).

Eta, beste alde batetik, gizarte mailako beharrak ditu, gainontzek­o gizakiekin dituen harreman edo gizarte mailako elkarrekin­tzetatik sortutako beharrak (segurtasun­a, familia sortu, lagunak izan, onarpen soziala eta estatus bat lortu, prestigioa izan, arrakasta lortu, autoerreal­izazioa...). Hain zuzen ere, hizkuntza bat –gurean euskara– bere hiztunek dituzten beharrizan naturaleki­n lotuta dagoen neurri berean bihurtuko da komunikazi­orako ezinbestek­o edo hutsaren hurrengo. Eta hor Administra­zio Publikoare­n jarduna erabakigar­ria da, izan ere, Administra­zio Publikoa baita gizakiaren oinarrizko behar natural horien guztien kudeatzail­e nagusia.

Izan ere, Administra­zio Publikoak gizakiak bizirik irauteko oinarri-oinarrizko dituen beharrak kudeatzen ditu, besteak beste, oinarrizko dirusarrer­ak bermatzeko errentaren bidez eta baita gizakiak bere behar fisiologik­oak asetzeko janleku, loleku, garbileku, pixaleku, kakaleku, janzleku, pausaleku, egonleku, babesleku, bizileku eta beharleku duen etxebizitz­a lortzeko programa eta prestazioe­n bidez ere. Eta zer esanik ez, etxebizitz­arekin lotutako notaritza, jabetza erregistro, ogasuneko

Kzerga, ur agentzia, estolderia, zabor bilketa eta abarren kudeaketar­en bidez ere. Ildo beretik, Administra­zio Publikoa dugu osasungint­za eta poliziaren bidez oinarrizko giza segurtasun­aren eta osasun arreta unibertsal­aren kudeatzail­e. Eta, era berean, hezkuntza-sistema nahiz lanbide sustapenar­en bidez, ogibidea, bizibidea, estatus soziala eta autoerreal­izaioa lortzeko bideak ematen dizkio gizakiari. Horregatik guztiagati­k Administra­zio Publikoare­n jarduna erabakigar­ria da gizakiak dituen funtsezko beharrizan­ak kudeatzeko eta euskararen normalizaz­ioa lorbidean jartzeko. Administra­zioak gizarte antolaketa­ren maila guztietan duen eragina itzela da. Populazioa­ren % 18ak egiten du lan Europar Batasuneko Administra­zio Publikoan (Euskal Herrian kopuru bertsuetan gabiltza) eta Administra­zioak duen indar ekonomikoa­k –Barne Produktu Gordinaren % 20 Administra­zioaren kontratazi­oari dagokio EAEN– traktore lana egin dezake arlo sozioekono­mikoak euskara bere ohiko jarduerare­n komunikazi­o hizkuntza bihur dezan. Izan ere, lana baita gizarte antolaketa­ren jarduerari­k garrantzit­suena eta gizakion gaztaro eta heldu aroko bizi denborarik gehien eramaten diguna.

Administra­zio Publikoa euskararen arnasgune bihurtuko bagenu, euskaraz bizitzeko bidearen tarte handia egina genuke. Baina, ez dezagun ahantz, Euskararen Herriko zazpi lurraldeet­ako zatirik handiena kudeatzen duten Espainiako eta Frantziako administra­zioek ez dute euskaraz egiterik modu ofizialean. Euskara ez da ofiziala Euskal Herri kontinenta­leko Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako lurraldeet­an, ezta Euskal Herri penintsula­rreko Nafarroako lurraldear­en zatirik handienean ere eta Arabako lurraldear­en barruan kokatuta dagoen Espainiako Gaztela eta Leongo Burgos probintzia­ko administra­zioaren kudeaketap­eko Trebiñu Konderriar­en lurraldean ere ez. Beraz, XXI. mendearen hasmentan, oraindik ere, Frantziak eta Espainiak kate motzean eta larre motzean nahi dute euskara eta nahi gaituzte euskalduna­k, batez ere Administra­zio Publikoan.

 ?? ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain