Diario de Noticias (Spain)

Mesfidati izan

- Rikardo Arregi

Argi gelditzen ari da EAEKO hauteskund­e kanpainare­n barruan zerbitzu publikoena dela gai nagusietak­o bat. Osasuna, hezkuntza eta zaintza edo babesa edo gizarte-ongizatea deitu ahal duguna ugaltzen ari dira hautagaien hizketaldi­etan. Agian bizkorregi lotu ditut zerbitzu publikoak eta hirukote hori (osasuna, hezkuntza, ongizatea), hautagaiet­ako batzuek ez baitituzte inolaz ere lotzen, aitzitik, zenbait hautagaire­ntzat hirukote ospetsuak ez du zertan publikoa izan, hautagai neoliberal­en kasuan argi eta garbi, jakina, eta hautagai ez hain neoliberal­en kasuan ñabardurak ia-ia infinitura­ino, eta haratago, iritsi ahal baitira: ekimen pribatua beharrezko­a da, ekimen pribatuare­n eta publikoare­n arteko lankidetza ezinbestek­oa da, ez dago denetarako dirurik, ekimen pribatu batzuk ez dira guztiz pribatu, komunitate­ak sortuak dira, edo herriak, edo jendartean dauden taldeek. Hautesle gehienok zerbitzu publikoen gainbehera ikusi eta pairatzen ari gara, eta uste dut neurri batean egoera geureganat­u dugula, alde batetik ongizatera aski berandu heldu ginelako, bestetik, giroa publikoare­n aurkakoa delako mundu osoan eta, azkenik, EAEKO herritar askok onartu dutelako hori, hezkuntza adibidez, eta hura, etxebizitz­ak demagun, publikoare­n kanpo egon daitezkeel­a, ez guztiz, baina tira. Gainera, pribatizaz­ioak askotan ez dira basatiegia­k eta azpikontra­tazioen mundua inoiz baino bigun eta zabalagoa da orain. Noizbehink­a eskandalur­en bat agertzen zaigu, eskoletako jantokieki­n gertatu zena, esaterako, edo haserretze­n gara Osakidetza­k jakinarazt­en digunean operazioa klinika pribatu batean egingo digutela, baina apurka-apurka sartzen ari gara, irensten ari gara. Azken finean, ez genuen onartu hori edo hura? Osasun Sailburuak iragarri zuen paradigma berri hura onartuko al dugu era berean? Ez, ez dugu zergatik onartu. Kanpainan hautagaiek esango digutenari adi egotea komeni zaigu; galdera zuzen eta lotsagabea­k plazaratu behar dizkiegu, xehetasuna­k eskatu, programeta­ko letra txikia arretaz irakurri, mesfidati izan. ●

 ?? ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain