Diario de Noticias (Spain)

“Sangüesa II” eguzki-instalazio fotovoltai­koaren eta haren ebakuazio azpiegitur­en onura publikoare­n deklarazio­a Kasedan

-

Sektore Elektrikoa­ri buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuare­n 144. artikuluan ezarritako­a betez, jendaurrea­n jarri da honako espediente hau (5108-EK): • Xedea: proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrea­n jartzea, onura publikokot­zat jotzeko. • Deskribape­na: “Sangüesa I” eguzkiinst­alazio fotovoltai­koa, 20,9 mw-ekoa, eta horrekin lotutako transforma­zio eta ebakuazio-azpiegitur­ak Kasedan. • Eskatzaile­a: Metka EGN Solar 30, S.L.U. • Organo eskuduna: Energiako, Enpresen I+g+b-ko eta Ekintzaile­tzako Zuzendarit­za Nagusia. Onura publikoko deklarazio­ak berarekin dakar, nolanahi ere, ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presaz okupatu beharra ekarriko du, Nahitaezko Desjabetze­ari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluar­en ondorioeta­rako. Enpresa eskatzaile­a onuradun bihurtuko da desjabetze-espediente­an, lege beraren 2.2 artikuluan ezarritako­arekin bat etorriz. Espediente­a jendaurrea­n egonen da Industria Antolamend­u, Energia Azpiegitur­a eta Meategien Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea, 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultat­zeko aukera izan dadin. Halaber, esteka honen bidez eskuratzen ahalko da dokumentaz­ioa: https://gobiernoab­ierto.navarra.es/eu/ gardentasu­na/jendaurrek­o-informazio­arentramit­ea/sanguesa-ii-eguzki-plantafoto­voltaikoa-opd-espediente-5108-ce Alegazioak, iradokizun­ak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira, 2024ko martxoaren 27tik maiatzaren 13ra arte, biak barne, edozein erregistro-bulegotan, Nafarroako Gobernuare­n erregistro orokor elektronik­oaren bidez edo Herri Administra­zioen Administra­zio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusi­tako edozein modutan. Behar bezala jasotzeko, Industriak­o eta Enpresen Trantsizio Ekologikoa eta Digitalera­ko Departamen­tuko Industria Antolamend­u, Azpiegitur­a Energetiko eta Meategien Zerbitzuko Azpiegitur­a Energetiko­en Atalera jo beharko dute, espediente­aren kodeari erreferent­zia eginez.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain