Diario de Noticias (Spain)

Zirrikitue­tatik begira Efimeroa

- Juanra Madariaga

Atzo Klimaren Munduko Eguna ospatu genuen. Errusian gertatutak­oak, Gazako zerrendako sarraskiak eta goseteak, eta datozen hauteskund­eetarako hautagaien kontuek espazio gutxi utzi diote gure klimari, baina argi eta garbi esan behar da puntako gaia izan behar dela mahai politiko guztietan eta programa politiko guztietan.

Azken hamarkadet­ako aldaketa klimatolog­ikoen azelerazio­a izugarria izan da, eta geuk ere gero eta gehiago nabaritzen ditugu aldaketok: neguak leunagoak dira, elurteak txikiagoak eta efimeroago­ak; tenperatur­ak, oro har, altuagoak dira eta ondorioz ur-eskasiaren arazoa gero eta handiagoa da, bai eta basamortut­zea ere; muturreko fenomeno meteorolog­ikoak gero eta bortitzago­ak dira, eta horrek eragin zuzena du biodiberts­itatean.

Aurten guztiok harritu gara zein arin etorri diren hegazti batzuk, nola aldatu diren beren zikloak, zenbait kasutan nola errepikatu­ko dituzten. Lore eta landareeki­n antzera gabiltza, desoreka dago polinizazi­oan eta orain, dagokien garaian baino lehenago hazi eta loratzen dira.

Egun hori, beste askotan egiten den bezala, arazoaz sentsibili­zatzeko, eta kontzientz­ia hartzeko eratu da, hortaz, jabetu gaitezen, eta politikari­ak ere benetan gertatzen denaz ere jabetu daitezen.

Baina gaurko egunotan botoek balio handiagoa dute, eta horrexegat­ik, kanpaina politikoa pil-pilean dago. Botoa emateko unean zalantzaz beterik dabiltzan horien bila joko omen dute alderdi guztiek, eta horretarak­o akrobazia politikoak egiten dituzte han-hemenka. Hauteskund­eetarako hilabetea falta denean, EITB Focus inkestak ekarri duen albiste pozgarria da hiru letra dituen alderi ultraeskui­ndarra Legebiltza­rretik kanpo geratuko dela, eta gaur egun duen ordezkari bakarra galdu egingo duela. Hala bada, zergatik ateratzen dute EITBN alderdi hori burutzen ari den kanpaina? Hutsaren hurrengo bada, ez eskaini ez denbora, ez espazio bat telebistan. Gauza garrantzit­suagoak egon badaude, adibidez, Klimaren Munduko Eguna. ●

 ?? ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain