Diario de Noticias (Spain)

Assa eta Ibaialde ikastolak, senidetuta

LA PUEBLA DE LABARCAKO ETA LODOSAKO IKASTOLAK PROIEKTU BAT GARATZEN ARI GARA ELKARREKIN

- ✎ Testua eta argazkia Ibaialde Ikastola

2 022an Arabako La Puebla de Labarcako Assa Ikastola eta Lodosako Ibaialde Ikastola senidetu egin ginen. Bi ikastolok ezaugarri eta zailtasun antzekoak ditugu; herri txikietan kokatuta gaude, La Pueblan de Labarcan ikasle gehiago dauden arren, eta euskaraz ikasteko zailtasuna­k ditugu, besteak beste. Gutxi gorabehera, identitate berdina daukaten ikastolak gara, eta Ibaialdeko ikasle batzuk Derrigorre­zko Bigarren Hezkuntza Assa Ikastolan egitea erabakitze­n dute, Ikastolen Proiektuar­i jarraikort­asuna eman ahal izateko. Beraz, elkarrekin proiektu desberdina­k egiteko, elkarri laguntzeko eta helburu propioak lortzeko sostengua emateko senidetu ginela esaten ahal dugu, espertient­zia desberdina­k elkarbanat­uz. Beraz, lehenengo proiektuar­i hasiera emateko, Ibaialde Ikastolako laugarren, bosgarren eta seigarren mailetako ikasleok Assa Ikastolako seigarren mailako ikasleekin proiektu bat egitea erabaki dugu. Ibaialde Ikastolan, laugarren mailan lau ikasle gaude; Irati Monreal Gambarte, Haritz Andión Martínez, Fátima Berrabah Ghalib eta Hegoi Resano Pascual, bosgarren mailan Unax Lana Espinosa eta seigarren mailan Yeray García Aznal, Arane Martínez Uriguen, Arrate Macua Carrasco eta Lucía Campo Fernández. Beraz, osotara bederatzi ikaslek osatzen dugu taldea eta Karmen Munarriz Garayoak eta Maria Izal Mikeo irakasleek lagundu gaituzte proiektu osoan zehar. Assa Ikastolako seigarren mailak hartuko du parte, osotara 22 ikasle izanik. Gure gelan Andosilla, Lodosa, Mendabia eta Sartagudak­oak garenez gero, herri hauek izango dira gure proiektuar­en oinarria, La Puebla de Labarcakoe­k hemen ditugun paisai eta toki turistiko garrantzit­suenak ikusi ahal izateko. Proiektuak bi fase ditu. Lehenengo fasean, Lodosa, Andosilla, Sartaguda eta Mendabiare­n inguruko informazio­a bilatu genuen, gero lau herri hauetara joateko eta han grabatu ahal izateko. Behin informazio­a bildu genuela, bideoak grabatzen hasi ginen. Beraz, lau arratsalde desberdine­tan furgonetak hartu eta herrietara abiatu ginen grabatzera. Behin dena grabatuta dugula, bideoa editatu beharko dugu gure ahotsak jartzeko eta irudiak bateratzek­o. Aste Santutik bueltan bideoak partekatuk­o ditugu, bertako herriak ezagutzeko. Bideoak ikusi ostean, bideodei bat egingo dugu elkar ongi ezagutzeko eta geratzen ahal zaizkigun zalantzak batak besteari galdetu eta argitzeko. Bigarren fasean, maiatzaren 16an, Assa Ikastolako ikasleak Lodosara etorriko dira gure ikastolako herria ezagutzeko eta maiatzaren 23an gu hara joango gara haien herriaren berri izateko. Bigarren fase honen ostean Assa ikastolare­kin egingo dugun lehenengo proiektua bukatutzat joko dugu.

Berez, proiektu honen ideia atera zenetik zortzi hilabete igaro dira, baina gu urtarrilan hasi genion forma ematen. Prozesua polita eta dibertigar­ria izan den arren, herriak ezagutzera joan garelako eta oso ongi pasa dugulako, batzuetan zaila izan da eta uste baino gehiago luzatu zaigu. Hainbat ustekabe izan ditugu; euri asko, furgonetak­o atearekin hatz bat baino gehiago eraman dugu aurretik, haizea eta hotza, haserreak, herrian zehar galdu egin gara, irteera gabeko kaleetan sartu izan gara… Baina dena konpontzea lortu dugu eta proiektuak inoiz baino gehiago batu gaituela esaten ahal dugu.

Espero dugu proiektu hau lehenengoa baina ez azkena izatea, Assarekin harremana gehiago estutu ahal izateko eta etorkizune­an gure gelakide izango diren pertsoneki­n gertuko erlazioa sortu ahal izateko. Agian datorren urtean berriro berdina egitea erabakitze­n dugu, edo agian beste proiektu desberdin batzuk sortzeko ekimena sortzen da. Nork daki?฀●

 ?? ?? Proiektuan parte hartu duen Ibaialde Ikastolako ikasle taldea.
Proiektuan parte hartu duen Ibaialde Ikastolako ikasle taldea.
 ?? ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain