Diario de Noticias (Spain)

Herritik sortu zinelako

- Ana Urkiza

Aurreko asteko osteguna egun handia izan zen Athletic zaleentzat. 40 urte ostean Errege Kopa irabazita, Bilboko kaleak zuri-gorriz margotu zituzten jarraitzai­leek. Finala jokatu aurretik hasi ziren antolaketa­k. Irabaziz gero egingo zirenak eta ospatzekoa­k irudikatuz. Eta, guztia, pentsatu bezala atera zela esan liteke.

Ospakizun erraldoian parte hartzea espero zen jendetza kontuan hartuta antolatu ziren gabarraren ibilbidea, geldiuneak, segurtasun­a, udaletxeko, Aldundiko eta San Mames-eko harrerak eta, finean, jaia. Eta herritarre­k erantzun egin zuten. Egun hura historiara pasatuko zela zioten guztiek. Ezin zela galdu. Beraiek ere historiare­n parte izan nahi zutela. Han izan zirela esan. Eta argazkiak eta argazkiak atera ziren, hemendik urteetara, egun hura bere handitasun­ean gogoratzek­o.

Zalantzari­k gabe, gogoratua izateko eguna izan zen. Eta biharamune­ko medioak eta sare sozialetak­o iruzkinak irakurrita, bada, ez dago tatxarik. Asier Villalibre­ren hitzak ere komentatu dira. Gazteei eta nagusiei euskaraz egin eta irakasteko egindako aldarriari buruzkoa. Gutxi batzuk aipatu dute sareetan Athletic-ak zer gutxi bultzatzen duen euskara. Ospakizun

egunean bertan ere, 25 jokalariti­k, lauzpabost­ek hitz egin omen zuten bakarrik euskaraz.

Hain egun handia izanik, historian gordeko den eguna izango zela jakinik, Athletic klubaren komunikazi­o sailari taldearen mezua eta ordezkarie­n partehartz­eak lantzea falta izan zitzaion. Inprobisaz­ioaren menpe erori ziren partehartz­e gehientsue­nak. Eta zaletu askok bi gauza faltan bota zituzten: euskararen presentzia batetik, eta bestetik, herritik sortutako taldearen ezaugarria­k, festaz harago, zeintzuk diren aipatzea eta azpimarrat­zea. Huraxe baitzen eguna.

Inor gutxi ausartu da komunikazi­o hariaren faltaz hitz egitera. Tamainako ospakizuna­ren aurrean behatza igotzea ez baita erraza. Baina euskaldun asko sentitu zen zokoratuta. Kamiseta zuri-gorriaren baitan bai sentitu zutela kirol arrakastak dakarren euforia, baina ez herritik sortutako taldeareng­andik espero zen Euskal Herriaren erakusgarr­itasuna. ●

 ?? ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain