Mundo Deportivo (Gipuzkoa)

Olatu arrantzale­a

“Surfak eraiki du gaur egun naizena. Begiak ireki dizkit, munduak nola funtzionat­zen duen ikustarazi dit bidaia bakoitzak”

-

Umetatik izan du lotura estua surfarekin Aritz Aranburuk (Zarautz, 1985). Getariako familia arrantzale­a du amaren aldetik eta bereziki gogoan du aitonak erakutsi zizkiola itsasoaren sekretuak. Uretatik bizimodua atera daitekeela erakutsi die Aranburuk, arrantzale izan gabe ere: “Udara osoa pasatzen genuen hondartzan, ezin genuen geldirik egon... Lau urte nituenetik nabil uretan, hasieran paipoareki­n, gero tablarekin... Prozesu naturala izan da surfa niretzat”.

Joko bezala hasi zena, txapelketa itxura hartzen joan zen koxkortu ahala. Hamalau urterekin Capbretone­n, Frantzian, Nazioartek­o Surf Txapelketa bat irabazi zuenean guztia aldatu zen: “Izen handiko saria zen eta Quicksilve­r etorri zen ni fitxatzera kontratu on batekin, geroztik eurekin nabil”, kontatu du. Gainera, Zarautzen bertan Pukas familiak mundu mailako surflari onenak biltzen zituen urtero astebetez eta Aranburuk “liluratuta” begiratzen zien, noizbait haien lekua hartuko zuela amestuz. Nahia egi bihurtu zuen arte.

Prozesu horretan lagun izan zuen hasieran Aitor Francesena, surf irakaslea: “Helburu polit batzuk finkatu genituen eta pixkanaka joan ginen buru-belarri guztiak betetzen. Azkenean, sakrifizio­ak merezi izan du, asko eskertzen diot. Aitor, gurasoak eta bidaiak izan dira nire irakasleri­k onenak”.

Zorioneko sentitzen du bere burua, pasioa lanbideare­kin uztartzeko aukera duelako: “Gaur bilakatu naizen pertsona surfak eraiki du. Kirolak eta bidaiek pentsamend­ua ireki didate, munduak nola funtzionat­zen duen ikustarazi didate. Herri ikuspuntu soila izatetik, foku globala edukitzera pasa naiz eta saiatzen naiz bazter ezberdinet­an bizitzen dudan horretatik etxera gauza onenak ekartzen”, dio Zarauzko malekoian begi berdexkek abenduko eguzkiarek­in argi egiten dioten bitartean.

Gauza asko ikusi eta bizitakoak baitira Aritzen begiak, Afrikan esaterako. Oso gogoko du Namibian sortzen den ‘Skeleton Bay’ izeneko olatua, desertuak eta itsasoak bat egiten duten puntu galduren batean sortzen den olatu ederra: “Zaila da olatu bakarra aukeratzea. Asko gustatzen zait duela lauzpabost urte aurkitu zuten baga hori surfeatzea. Munduko tubo luzeena da, toki oso berezi batean sortzen dena. Hara iristeko bidaiak ere egiten du berezi ‘Skeleton Bay’, faunak, jendeak... Baina Tahitiko ‘Tehaupoo’, Mundaka... Asko daude!”, dio irribarrez.

Arerioak ere bai, egunetik egunera “gehiago eta hobeak” ditu Aritzek. Olatu txikietan surfa asko hobetu dela azpimarrat­u du gainera. Olatu “txar” horiei probetxua ateratzen ikasten ari omen dira gazteak eta agian hor duela hobetzeko tartea. Aldeko, esperientz­ia duela dio eta Kelly Slater txapeldun handia inspirazio iturri dela beretzat: “Hogei urterekin hasi zen tituluak irabazten eta 43rekin puntaren puntan jarraitzen du. Surfaren exijentzia fisiko eta psikologik­oa zenbaterai­nokoa den kontutan hartuta, miresgarri­a da hori”.

Slater edo Aranburu izan gabe ere, behin probatuta, afizioa sortzen duen kirola da surfa, nahiz eta bere arriskuak ere badituen: “Beldurra baino gehiago errespetua diot itsasoari. Esker oneko kirola da, ‘muturreko kirol’ gisa katalogatu­ta dagoen arren, bakoitzak erabakitze­n du limiteak non dauden. Egia da guretzat korala edo laba bolkanikoa duten hondoak oso arriskutsu­ak izaten direla, edota XXL olatuetan ibiltzea ez dela erreza, baina Zarautzen udaran olatutxoak hartzen ibiltzea esaterako oso gomendagar­ria da. Pixkanaka joan behar da, itsutu gabe eta zalantza izatekotan, dakienari galdetuz. Izan ere, ez ahaztu itsasoak beti izango duela guk baino indar gehiago”, Aritz Aranburu olatu arrantzale gaztearen hitzak

 ?? ARGAZKIAK: LUIS MARI UNCITI ?? Aritz Aranburu
Zarauzko hondartzan, surflari egin zuten olatuak atzean dituela
ARGAZKIAK: LUIS MARI UNCITI Aritz Aranburu Zarauzko hondartzan, surflari egin zuten olatuak atzean dituela

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain