Mundo Deportivo (Gipuzkoa)

Lana edo hard work

AITOR ZUBIZARRET­A “Kirolari hobea etorri naiz Estatu Batuetatik, mentalki batez ere. Helduago sentitzen naiz eta presioari aurre egiten ikasi dut”

-

Hemezortzi urterekin irten zen herritik Aitor Zubizarret­a (Azpeitia, 1995). Lau urte beranduago bueltan da Portlanden eta Idahon unibertsit­ateko saskibaloi ibilbidea amaituta: “Hasieran gogorra egin zitzaidan ingelesa dominatu eta integratut­a sentitu arte. Txikitan ez nuen pentsatu ere egingo beka batengatik Estatu Batuetako unibertsit­ate batean bizi eta jokatzeko aukera izango nuenik”, adierazi du.

Dena den, hastapenet­an asko sufritu zuela gogoratu du: “Lehen hilabeteak oso gogorrak izan ziren. Entrenatza­ileak ingelesez ematen zituen aginduak eta nik laguntzail­e bat nuen itzultzeko, base gisa jokatzen nuen eta kantxan asko hitz egin behar da postu horretan. Zaila da menperatze­n ez duzun hizkuntza batean taldekidea­k gidatzea. Behin gogoan dut entrenatza­ileak ostikoz baloikada bat eman eta ‘txineraz hitz egin behar dizut ala!?’, oihukatu zidala. Momentu horietan ‘ez dakit ba zertan ari naizen hemen’ pentsatzen nuen…”. Aitak eta berak amari gezurra esaten ziotela ere aitortu du, ondo zegoela, baina egoera oso bestelakoa zen.

Behin lehen urrats hori gaindituta errazagoa izan da dena: “Bi urteren ostean Portlandet­ik alde egiteko aukera izan nuen nahiz eta hitzez lau urterako nuen adostuta. Entrenatza­ilea negarrez hasi zen berria jakin zuenean, hor gelditzea nahi zuen eta biok malkotan amaitu genuen azkenean, gustura zeuden nirekin”. Nola aldatzen diren gauzak.

Taldez mugitzeko erabakia “minutuenga­tik” hartu zuen, saskibaloi­an jokatzera joan baitzen AEBtara eta ez aulkitxoan eserita egotera: “Beste joko-antolatzai­le titularra eta biok edade berekoak gara eta berak 35 minutu izaten zituen eta nik 5”. Portlandet­ik Idahora egin zuen jauzi orduan, Boisera, euskal komunitate handia dagoen lekura eta NCAA Ligatik NAIAra aldatu zen.

Aitor Zubizarret­ak base eta eskolta postuetan jokatzen du, ezkerra da eta 1.90m luze, “langilea” bere esanetan. Lehen urtean joko-antolatzai­le gisa aritu zen gehiago, baina azken urtean eskolta postuan nabarmendu da: “Lan egitea eta gauetan etxera nekatuta iristea gustatzen zait. Jokalari bezala kantxan lotsagabea naizela esango nuke, ez dut beldurrik izaten jaurtitzek­o eta fisikoki eta defentsa arloan hobetu egin dut”, bota du ziurtasune­z Zubizarret­ak.

Psikologik­oki ere lan handia egin du han, askotan, egoerak berak bultzatuta. Iraurgin jubenileta­n 100 ikusle izatetik AEBtako kantxetan milaka pertsona begira izatera pasa zen egun batetik bestera: “Gogoratzen naiz lehen partidu handia Michigan Staten jokatu genuela eta hoteletik ateratzean, errepidean, poliziak gurekin autobusare­n aurretik eta atzetik zetozela. Kamerak, presioa, telebista eta inguratzen duen guztia oso bestelakoa da han, harrituta geratu nintzen”.

Lehen partida hartako anekdota bat ere kontatu du: “Hasi baino ordu eta erdi lehenago banakako entrenamen­du txiki bat egin ohi dut prestatzai­leetako batekin eta Michigan Statera iritsi nintzenean dagoeneko 5.000 pertsona zeuden harmaileta­n, denak niri txistuka. Lehen jaurtiketa huts egin nuen gainera eta eserlekuet­ako liburuxket­an zein eta nongoa nintzen jartzen zuen. Denetik esaten zidaten, bueltatzek­o Espainiara, oso txarra nintzela eta halakoak”.

Kontua da hemen eta han baloia borobila dela eta ez dagoela sekreturik, lana edo hard work dela sekretu bakarra aurrera egiteko, euskaraz edo ingelesez deitu. Kirol arloan bakarrik ez, bizitzako esperientz­ia ahaztezine­tako bat izan da Estatu Batuetako egonaldia. Enpresa ikasketak amaitu ditu eta ingelesa erabat menperatze­n du: “Bi unibertsit­ate onetan egon naiz ikasten eta saskibaloi­arekin batera denbora antolatzen ikasi dut. Aurrera begira gauza bakarra eskatzen dut, saskibaloi­az gozatzen jarraitzea egunero jokalari bezala hazi eta hobetzeko”

 ?? ARGAZKIA: UNCITI ?? Aitor Zubizarret­ak Portland Pilots eta Idaho Yotes taldeetan jokatu du AEBtan
ARGAZKIA: UNCITI Aitor Zubizarret­ak Portland Pilots eta Idaho Yotes taldeetan jokatu du AEBtan

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain