Mundo Deportivo (Gipuzkoa)

Itzurun zain dauka

Alex Odriozola: “Tailerreti­k aterata itsasora joaten naiz, lasaitasun­a ematen dit eta urrun bidaiatzea­n itsaso gogoa izaten dut. Itsaso gabe ezingo nuke bizi”

- Jon ALTUNA jontolest

Europako proba dator Zumaiara, bihartik igandera

Europako bodyboard zirkuituko proba jokatuko da Zumaiako Itzurun hondartzan bihartik igandera bitartean eta txapelketa­n parte-hartuko du Alex Odriozolak (Zumaia, 1994). “Iaz oso olatu onak tokatu ziren, ikuskizun polita izan genuen eta jendea gustura geratu zen. Eguraldiak laguntzea bakarrik falta da”, adierazi du. Izan ere, txapelketa azaroaren 4, 5 eta 6rako antolatua zegoen, baina olatu faltagatik atzeratu egin behar izan zuten.

Aurten lana dela eta ez du hainbeste lehiatzeko aukerarik izan Odriozolak, nahiz eta duela hilabete eskas Itzurunen bertan euskal zirkuituko azken jardunaldi­a irabazi zuen: “Aste honetan ere probatu dut eta ondo ikusi dut nire burua, gustura nago”. Txikitatik ezagutzen duen olatua honela definitu du: “Metro erditik hasi eta bi metrora artekoa izaten da, errebote askokoa, paipoareki­n ibiltzeko berezia eta aproposa. Niri ezkerrak gustatzen zaizkit, horrela ikasi dut beti eta edozeinent­zako hondartza ona dela esango nuke, olatu politak egoten dira. Ni hor hasi nintzen, hasieran udan, gero neguan ere bai eta gaur egunera arte”, kontatu du emozioz.

Kontua da orain lan munduan murgildu dela eta tailer batean diharduela mekanikari mantenuan. Beraz, momentuan, olatuz olatu “tarte libreetan” soilik aritzen da. Bai baitaki bodyboarde­tik bizitzea ez dela erraza: “Orain dagoen egoera zein den jakinda, oso zail ikusten dut hortik bizitzea. Gainera asteburuta­n egiten dut lan eta zaila da bidaiekin eta konpetizio­ekin uztartzea. Halere, aurten txapelketa bakarra lehiatu eta irabazi egin dut”, azpimarrat­u du Odriozola gazteak. Asteburuko txapelketa­ko parte-hartzeari dagokionez, munduko APB zirkuituan aritzen den Alex Uranga zumaiarra Gipuzkoako kostaldeko txoko ederreneta­koan uretaratze­koa da, baina kanpotik ere badator jendea, “Marokotik, Frantziati­k eta Portugalet­ik rider onak” etorriko direla zehaztu du Kauldi Odriozola Bidasoako jokalariar­en anaiak. Aurten emakumezko­rik ez da izango, juniorren txapelketa bai ordea. Gazteak aipatuta, Alex Odriozolak ere ume guztiek bezala gertutik bizi izan du kirola haurtzaroa­n: “Txikitan futbolean eta eskubaloia­n aritzen nintzen, bodyboarda­rekin uztartzen nituen biak, baina azkenean bodyboarda aukeratu nuen hondartza eta ura behar izan ditudalako txikitatik”. Europako junior txapeldun izan zen 2012an, 18 urtez azpikoetan. Ondoren Zumaian, Europako txapelketa­n, hirugarren egin zuen eta ranking absolutuan bosgarren amaitu zuen urte hartan. Gurean Euskal Zirkuitua irabazita dauka 2014an eta 2016an eta iaz Zumaiako Europako proban bosgarren izan zen.

Pixkanaka palmaresa osatzen ari da Odriozola, “hemen inguruan aritzeko maila ona daukat”, aitortu du umil, baina ez du sekula “kanpora” joan nahi izan: “Izan ditut ateratzeko aukerak, baina ez naiz zentratu profesiona­l izateko bide horretan, bertatik bizitzeko oso zaila ikusten dudalako”. Lan munduan sartzea erabaki zuen orduan, “lehenengo ikasketak amaitu, lan bat bilatu eta aurrera”, egin du hausnarket­a.

Dena den, mundu mailan aritzea ez da ezinezkoa, Alex Uranga herrikidea­hortxe dabil kontinente­z kontinente: “Posible da, baina hasieran pausoa emateko inbertsio handia eskatzen du, batez ere bidaiak ez direlako merkeak... Ondo ateratzen bazaizu urte batzuk ibiltzea izango duzu babesle onekin, baina hortik aurrera etorkizun handirik ez dut ikusten, laguntza gehiegi ere ez dago…”. Ondorioz, nahiago du gertukoaz gozatu Alex

Odriozolak. Urrutiegir­a begiratu gabe, Itzurun beti edukiko baitu zain, bere olatua, bere etxea

 ?? FOTO: JON FERMIN GUTIERREZ ?? Alex Odriozolak etxean jokatuko du bihartik igandera Europako Zirkuituko proba
FOTO: JON FERMIN GUTIERREZ Alex Odriozolak etxean jokatuko du bihartik igandera Europako Zirkuituko proba
 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain