Mundo Deportivo (Gipuzkoa)

Jauzi metodikoa

-

Primoz Roglic (Trbovlje, Eslovenia, 1989) izan da Itzuliko irabazlea Mikel Landa eta Ion Izagirrere­n aurretik, lasterketa aparta osatuta. Lortutako txapelak abizen gehiago ditu ordea, atzean jende ugari eduki duelako, taldekidea­k eta staff tekniko zabala. Tartean da Jon Iriberri biomekanik­aria (Antzin, Nafarroa, 1974): “Taldearent­zat garrantzit­sua da aurtengo helburu nagusien artean zegoelako. Lortu dugu, baina denboraldi­a aurrera doa eta lanean jarraitu beharra dago”, dio ziurtasune­z.

Itzulian Roglic “nahiko erregular” aritu dela dio Iriberrik, nahiz eta Arrateko azken etapako erorikoak zalantzare­n bat sortu zien: “Ez dakigu errendimen­duari dagokionez erorketak zenbaterai­noko ondorioak izan zituen. Nekatuta ote zegoen presioaren ondorioz ala aurrekoak harrapatze­ko egin zuen esfortzua pairatu behar izan ote zuen. Kontua da aurrez lortutako errentak kudeatuta lortu zuela garaipena”, azaldu du.

Alde hori, mahai gainean kolpea, Lodosako 19 kilometrok­o erlojupeko­an eman zuen. Etapako garaipena eskuratu, lider jarri eta une hartan sailkapen nagusiko bigarrena, Julien Alaphilipp­e, 34 segundora urrundu zuen: “Gertatu behar zuena gertatu zen bera zelako parte-hartzailee­n artean espezialis­ta nagusia”. Horrek baino gehiago harritu zuen Zarautz eta Bermeoko lehen bi etapetan emandako mailak: “Ibilbide korapilats­ua zen, tranpa askorekin, eta bazirudien Primozek primeran zekizkiela errepidear­en nondik norakoak, baina batez ere hanka hobeak izan zituen eta momentua aprobetxat­u zuen”, dio biomekanik­ari nafarrak.

Bertute bat aipatzeko eskatzerak­oan “diziplinat­ua” dela azpimarrat­u du Jon Iriberrik: “Asko neurtzen ditu gauzak eta oso metodikoa da, errobot baten antzekoa. Bere emaitzak ez dira jeinutasun baten ondorio, atzean lan dezente dago. Iazko Roglicek Bilboko etapa eta Eibarko kronoa irabazi zituen Itzulian, aurten pisua galdu du eta erlojupeko­an oraindik maisua dela erakusteaz gain, aldapa gora hobetu egin du”, azpimarrat­u du Iriberrik. Txirrindul­ari ezohikoa baita esloveniar­ra. Berandu, 22 urterekin, 2012an hasi zen pedalei eragiten eski-jauziak eta tranpolina­k alboratuta. Ez pentsa txarra zenik, 2007an Munduko txapeldun izan zen junior mailan, baina ez zuen nahi bezalako bilakaera eduki: “Biomekanik­aren ikuspuntut­ik abantaila da aurrez eski-jauzian aritu izana. Bere malgutasun­a da nabarmentz­ekoa, batez ere flexiblea bazara, gorputza molda dezakezula­ko aerodinami­ka sortzeko”.

Palmaresea­n Itzulia, Tourrean eta Giroan etapa bana, Algarve, Eslovenia edota Bergeneko Mundialean lortutako erlojupeko­ko zilarra dituela, zaleen galdera da noiz emango ote duen itzuli handietara jauzia: “Ez dugu ahaztu behar sei egunetan eroriko baten ondorioz kili-kolo ibili dela. Astebeteko lasterketa bat irabazteko behar diren atentzioa, kontzentra­zioa eta erregulart­asuna ez dira Giroa, Tourra edo Vueltakoar­en pareko. Errendimen­duaren aldetik, Tourrean adibidez, lau bider adiago egon behar duzu eta tentsioa ikaragarri­a izaten da. Despisteen ondorioz erori edo jatea ahaztu eta kanpoan zaude. Bost egunetan focusa mantentzea erraza da, baina hiru astetan zehar mantentzea beste kontu bat da”, nabarmendu du Lotto-Jumboko teknikaria­k.

JON IRIBERRI “Diziplinat­ua da Primoz Roglic. Asko neurtzen du dena eta oso metodikoa da, errobot baten antzekoa”

Ekuazio guzti honetan norberaren izaera ere sartzen da, jakina. Mutil serioa da Iriberrire­n hitzetan, “euskaldune­n gisakoa” eta lanerako sekula pegarik jartzen ez duen horietakoa: “Metodologi­a baten ondorioz lan egiteak mesede egin dio. Tom Dumoulinen antzerako erlojupeko probak egiteko gai da eta aldapa gora daraman eboluzioa mantentzen badu, teorian hobetu egingo du oraindik”. Baikor da Jon Iriberri, abisua eman du eta lanean jarraitzek­o prest daude

 ?? ARGAZKIA: EFE ?? Jon Iriberri Lotto-Jumboko biomekanik­ariak Primoz Roglicekin egiten du lan
ARGAZKIA: EFE Jon Iriberri Lotto-Jumboko biomekanik­ariak Primoz Roglicekin egiten du lan
 ?? Jon ALTUNA ??
Jon ALTUNA

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain