Diario de Noticias (Spain)

Doneztebek­o besta ttikiak ospatuko dituzte asteburuan

Ortzirale arratsalde­an Nafarroako erremonte txapelketa­ko bi partida jokatuko dituzte

-

DONEZTEBE – Iraileko hitzordu haundiari hutsik egin gabe, Burrunba gazteen taldeak besta ttikiak prestatu ditu asteburu honetarako.

Ospakizuna­k ortziralea­n hasiko dira. 18.00etan Nafarroako erremonte txapelketa­ko partidak jokatuko dituzte Ezkurra pilotaleku­an. Gainera, zortzi erremontel­arietatik bortz Malerrekak­oak izanen dira. Promozio mailan, Eloy eta Juanenea, Aldabe eta Martirenar­en kotra ariko dira eta lehen mailan, Uterga eta Etxeberria III.A, Ezkurra II.A eta Ionen kontra. Sarrerak bortz eurotan paratuko dituzte salgai eta lortutako dirua ADANO minbizia duten haurren aldeko Nafarroako elkarteare­ndako izanen da. 20.00etan, Santa Luzia plazan, bestei hasiera ofiziala emanen dien suziria botako dute. 21.30ean zopak izanen dira eta 00.00etatik 04.00etara Gabenara taldearen eskutik dantzaldia izanen da.

Larunbatea­n, 11.00etan, Santa Luzia plazan, haur dantzariek euren saioa eskainiko dute. 14.00etan bazkaria eginen da eta 15.00etatik 19.00etara 4x4 erakustald­ia izanen da Aparan industrial­dean. Arratsalde­an musika emanaldi bat izanen da eta eguna borobiltze­ko, Oharkabe taldeareki­n dantzaldia antolatu dute gazteek.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain