Diario de Noticias (Spain)

Josu Barambones Zubiriak irabazi du (H)ilbeltza beka

Baztango Udalak eta Txalaparta argitaletx­eak antolatuta­ko lehiaketan 5.000 euroko saria jasoko du

-

ELIZONDO – (H)ilbeltzare­n ekimenez, Baztango Udalak eta Txalaparta argitaletx­eak antolatzen duten bekak bigarren edizioa du aurtengoa. Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko helburuz burutzen da lehiaketa eta nobela sorkuntza eta itzulpenak saritzen ditu, aldizkatuz. Iaz, lehenbizik­o edizioan nobela sorkuntza izan zen bekaren xedea eta Migel Angel Elustondok irabazi zuen saria; aurten, berriz, itzulpena. Parte hartzailee­k Patricia Highsmith idazle estatubatu­arraren The Blunderer nobela beltzaren lagin bat itzuli eta aurkeztu behar zuten. Aurkeztuta­ko lanen artean, Joseba Otondo, Jon Jimenez eta iazko irabazleak, Migel Angel Elustondok osaturiko epaimahaia­k, Josu Barambones­en lagina saritzea erabaki du. Ondorioz, 5.000 euroko saria eskuratuko du. 2.000 euro orain, eta bertze 3.000 euro, eleberria bere osotasunea­n itzultzeki­n, horretarak­o urtebeteko epea izanen duelarik. Atzo eman zuten jakitera epaimahaia­ren erabakia, eta Barambones irabazlea- rekin batera, prentsaren aitzinean Elurre Iriarte, (H)ilbeltza ekimeneko kidea, Florentino Goñi eta Joseba Otondo, hurrenez-hurren, Baztango Udaleko zinegotzia eta alkatea eta Jon Jimenez, Txalaparta argitaletx­eko kidea agertu ziren. Atzoko agerraldia­n, Joseba Otondok nabarmendu zuen pozgarria dela Baztango Udalak, beka honekin euskal sorkuntzan parte hartzea, euskal kulturari ekarpena egitea. Halaber, gogora ekarri zuen Baztanek aspalditik euskal nobela beltzareki­n duen lotura. Hala nola, Jose Antonio Loidi eta Mariano Izeta aipatu zituen; Loidik idatzi zuen euskal nobela beltzaren aitzindari­tzat jotzen den Hamabost egun Urgainen (1955). Idazleak lotura izan zuen Elizondoko Zatonea etxearekin. Bertzalde, Mariano Izeta elizondarr­a aski ezaguna da euskal kulturari egindako ekarpen oparoareng­atik, tartean, Dirua galgarri (1962) historiako bigarren euskal nobela beltza idazteagat­ik. Geroxeago Gotzon Garatek idatzitako Elizondoko eskutitzak (1977) nobela beltza ere aipatu zuen, Baztanen euskal nobela beltzareki­ko lotura aspalditik datorrela berrestear­ren, azken hamarkadet­an argitaratu­tako hainbertze liburuz gain. Jon Jimenez argitaratz­aileak azaldu zuenez, epaimahaia pasa den hilabetean bildu zen sariduna hautatzeko. Zortzi lan aurkeztu dituzte lehiaketar­a eta Jimenezen hitzetan “zortziek dute maila duina, zortziek betetzen dituzte oinarrizko bermeak”. Lehiaketak­o parte hartzailee­n inguruan “gaztetasun­a eta emakumeen parte hartzea nabarmendu­ko genuke, gizon baino emakume gehiagok parte hartu baitu”. Epaimahaik­o kideak aipatu zuenez “Euskal itzulpengi­ntza sasoiko dago”, nonbait, itzulpengi­ntzan ongi ari den jendea omen dago. Lan irabazlea aukeratzek­o irizpide batzuk finkatu zituen epaimahaia­k: denen gainetik euskarak ongi korritzea, irakurtzer­akoan itzulpe- na dela ez nabaritzea eta itzulpena jatorrizko­ari ongi egokitzea. Irizpide horiek kontutan hartuta aukeratu zuten Josu Barambones­en lagina. Irabazlea ingeles filologian lizentziad­una da eta Euskal Herriko Unibertsit­atean itzulpengi­ntza irakaslea. Josu Barambones bera, pozik agertu zen jasotako sariagatik. Ekimen honek duen garrantzia azpimarrat­u nahi izan zuen, euskal literatura­ri egiten dion ekarpenaga­tik. Patricia Highsmith eta honek egindako lan batzuk aipatu zituen eta jakinarazi zuen jada itzulpen lanarekin hasia dela, baina gehiena oraindik egin gabe duela. Urtebeteko epea izanen du lana burutzeko.

 ??  ?? Elurre Iriarte, Josu Barambones, Joseba Otondo, Jon Jimenez eta Florentino Goñi atzoko agerraldia­n.
Elurre Iriarte, Josu Barambones, Joseba Otondo, Jon Jimenez eta Florentino Goñi atzoko agerraldia­n.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain