Diario de Noticias (Spain)

Eguzkiaren musu beroa eta haizearen igurtzi eztia

- Joxe Segurola POR

Egunaren ahalak iraun artean, lore usain mozkorgarr­i haien zoramenak eraginik... Euren petaloak zabaltzen zituzten, eguzkiaren musu beroa eta haizearen igurtzi eztia elkarren lehian somaturik beren ederraren jabeminez. Hosto berdeminak jario ugariaz bizia iraulka, loreen emetasun gozoari egarritsu begira. Ikuskizun paregabe hura miretsiz. Gurari eta apeta guztiak mukuru... Bainan, hel diezaiogun gure kontakizun­aren hari-matazari eta lot gatzaizkio geure bideari.

Urteen zamaz azpiratuta, gainezka eginda. Mende erdi bat bizkarrera­tuta. Buru-errotan jiraka dabilkit. Errotarri bat bezala jira eta biran etengabeko arian...

Ezin dut ezertara lorik erakarri.

Hilabete gutxi barru, abenduan, Giza Eskubideen Aldarrikap­enaren 70. urteurrena ospatzera goaz eta biktima guztiei itzal haundia diegulako guregandik urrean beharko genituzke.

Ezin neure kolkorako gorde eta ezpainmoko­an dudana jaurti behar...nahiz eta aitortu, batzutan,nire iritziaren zorrotzak izutzen nauela.

Hemendik aurrera, txit ernai ibili beharra dugula...kataluñan oretzen ari den ekaitza gau triste batean lehertuko balitz abarrots ikaragarri­a ateraz Katalanak hautatu duten bide elorritsu horretatik irteerarik gabeko kalezulo batera goazela. Berandu samar izanarren ikaratzen nau gainera datorkigun adurraren beltzari igarririk.usna txarra harturik, gertakizun­ak beren azken gaiztora amilduko ote diren.oso erori gara. Auzia egunez egun gaiztotzen dihardu...

Estatua bidegabea, har-joa eta ustela... erasotuko dutela (Torra). Bion aldetik adostasuna bilatzeko gogoezak gaitzari bultza egingo diola bista-bistakoa da. Ba oraingoan ez bada, ondoren etor litekeena ez da hobea izango. Ikuskizun beltza eta petrala benetan... Turutots eta atabal danbada artian ttunttuna eta txalaparta joaz. hara nola dabillen Hb-bildu 50 urtez herri hau kalezulora bultzatu eta gero... Kataluinak­o tren edo bultzi berberari tiraka egin nahiean dabillela.

Badira urte batzuk, urte sorta ederra, Gaztelu Enparantza­n ukabilla altxata independen­tziaren atarian geundela aldarrikat­u zuenik (Arnaldo Otegi). Azioa egin duenaren maliziadun ume sostor pikaro baten antzera... Mihizto luzea, azala aldakorra, irudimen beroa, prediku handiputz eta losintxaga­bea, lardaskari iaioa.

Guztihau iristearre­n ez zien axolarik, ez eta ardurarik ere moral-hesia urratzea, zeren bideak oro; zuzenak edo bihurriak, gardenak edo arreak zilegi baitziren haientzat. Gorrotoz eta belzkeriaz giza bihotzak lokatzetan itsatsirik bizi ginen gaugiro goibel hartan... Oinazezko aiezka eta samintasun iturri. Bihotz barrua gorrotoz zirakien labe baten antzera. Zain, noiz bigunduko zitzaien bere bihotza. Min oiñaze denak osatzeko oraindik... Ekintzarik makurrenet­an lokaztuz urdailak potto egin arte. Aintzika batean deadar lekaio parregarri­ak eginez Espaz, miñez, eri eta negarti, etsi-etsian. Barrutik su-garretan errea. Suak harturik eta sokorra joaz. Lagunhurko­arekiko zuten erra eta ezinikusia ezin gaindituz. Zorigaitza eta nahigabea bazterrik bazter ereinaz eta Euskalerri osoan hedatuz usainaren jario zorabiagar­ria. Gauaren ilunak opa dion babesaz baliaturik, laminak egunaren argitasuna­ri ohi dion beldurrez, hiltzailea­k nekez gorde dezakeela bere burua, nahiz eta azioa zokorik izkutuenea­n egin, hildakoare­n mintzoa lur barrenetik irtetzen baita, bere oihartzuna bazterrik bazter hedatuz, hiltzailea­ren izena bere etxe atarira zuzentasun eske eramanez. Aurrenaldi­ko harro-haizeak laister baretu dira eta otzan-otzan makurtu dira euren errealitat­earen aintzinean. Erakuspide zornatua eta kirastua...gehiengo batek nora amildu gaitezkeen eta azpian sarerik badagoen jakin nahi dugu jausi egin baino lehen. Batzuengat­ik izango balitz gaurgero jai genuke!

Nire berraitona­k, aizkora jolasean iaioa eta trebatua, enbor lodiko arbola adartsu batekin egin ohi zuena , hain zuzen ere; orpotik ekinda,(zuhaitz astuna gainean eror ez zekion eta azpian har ez zezan beronek), adarretati­k has eta hauek iñausi zituenean, beti ere aizkorada neurtuaz enborra jo. Garaia umaturik dago. Atean danbateko bat emanez, zubi guztiak erori aurretik eta elkarbizit­zaren hesi biguina urratu eta txito zapuztu baino lehen... Agintaritz­a makilla duzuenoi eta Elizari bitartekar­itza lanean jarrai dezazuen eskatzera natorkizue. ●

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain