Diario de Noticias (Spain)

Ruper Ordorika, “ispiluaren aurrean”

OÑATIARRAK GITARRAREK­IN BAKARKA GRABATU DITU BERE HAMABI KANTU EZAGUN

- Un reportaje de Harri Fernández Fotografía Ruben Plaza

Ruper Ordorikak disko berria kaleratu berri du eta izenburuak adierazten duen bezala, Bakarka grabatu ditu bere 40 urteko rupertorio­tik berreskura­tutako dozena bat abesti. Atzo Donostian egindako aurkezpene­an, oñatiarrak azaldu zuen hiru urte daramatzal­a zuzeneko batzuetan bakarrik jotzen bere gitarrarek­in, talderik gabe, eta sentsazio intimo hori disko jaso nahi zuela. Horrek zenbait kantu modu horretara “probatzeko” aukera eman dio kantariari: “Kasu horietan jendea gehiago hurbiltzen dela sentitu dut”.

Modu berean, album honekin “ispilu baten aurrean” jarri du bere burua. Kantariak aitortu zuen jende askok eskatu izan diola bakarkako lan bat kaleratzek­o. Bere lehen asmoa zuzeneko bat grabatzea izan zen, baina gero pentsatu zuen bazituela zuzeneko dokumentu batzuk eta beste “harantzago” joango zen zerbait nahi zuela, estudio handi batean publikoare­kin grabatzea. Azkenean, estudiora noizean behin joanda “abesti piloa” grabatu ditu Ordorikak eta horietatik hamabi hautatu ditu, bere garaian Lpak irauten zuten denborari erreferent­zia bezala hartuta: 40 minutu.

Abesti bakoitza lauzpabost aldiz grabatu du eta “zailena” kantuen selekzioa izan dela aitortu zuen. Naiz eta, orokorrean, ezagunak diren abestiak izan, oñatiarrar­entzat “berriak” ere badira, orain arte ez zituelako bakarka grabatu.

Martin Larralde, Ene begiek, Herdoilare­na eta Joan soseguz bezalako abestiak berrinterp­retatu ditu Ordorikak. Gainera, Mikel Errazkin zenari omenez egindako Lagunaren heriotza abestia ere gehitu du, “nekez topatu” daitekeena.

ZUZENEKOAK Bakarka diskoareki­n egingo duen bira, gaur bertan hasiko da Zegamako elizan. Hilaren 16an Zumarragan egongo da, eta 23an, berriz, Tolosan. Azpeitira 25ean hurbilduko da eta azaroko azken egunean Oiartzunen joko du. Abenduaren 15 eta 16an, berriz, Bilboko Kafe Antzokian eskainiko du emanaldia, data hauetan taldeareki­n, zuzeneko kontzertua grabatu behar baitute: “Taldeareki­n aritzea beste gauza bat da. Beste frekuentzi­a batean sartzen naiz”, esan zuen. Halere, bi birak uztartzea –taldeareki­n eta bakarka– gustatuko litzaiokel­a aditzera eman zuen, zaila dela jakin badakien arren. ●

Bakarkako bira gaur hasiko du Zegaman, eta datorren hilabetean bandarekin zuzenekoa grabatuko du Bilboko Kafe Antzokian

 ??  ?? Ordorikak disko berria aurkeztu zuen atzo Donostian.
Ordorikak disko berria aurkeztu zuen atzo Donostian.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain