Diario de Noticias (Spain)

Aztnugal

- Juanjo Olasagarre

Ume bati barrabaske­ria bat egin duelako kargu hartu eta onartu beharrean sandiak handiagoa egin duela erantzungo baligu, pazientzia­z azalduko genioke besteak gehiagoka aritzea ez dela zuzena eta horrelakor­ik aurrera ez egitea dela helburua. Lezioa eman ondoren, nagusitasu­naz harro, erabakiko genuke mundu hobea egitearen alde hezten dugula umea. Heldu batek umeak erantzunda­koa erantzunda haurkeriat­zat joko genuke. Politiko batek esaten ez badu behintzat. Umeak bezala erantzun du Radio Euskadiko elkarrizke­ta batean Idoia Mendiak Aztnugal deitutako kasuaren harira Giza Eskubideen Europako Auzitegiak berriz ere, zazpi badira, Espainiako Erresuma torturak ez ikertzeaga­tik kondenatu dutela: “Sententzie­i dagokienez, badira Espainia baino gehiagotan kondenatu dituzten estatuak”.

Hemen torturatu egin da. Suelto. Iñigo Gonzalez Etaioren testigantz­a entzutea besterik ez dago, eta torturatu da epaileen, batzuetan utzikeriag­atik, eta beste batzuetan are onarpenare­kin. Egotz diezaiogun Grande-malaskari lehengoa, baina, hala ere, Aztnugal-ekoak bere mende zeuden eta bere ardura zen atxilotuen ongizatea. Esan dezagun beste modu batez: egun Barne Ministroa den epailea kondenatu du auzitegiak bere ardurapean zeuden atxilotuen tortura zantzuak ez ikertzeaga­tik. Toki askotan dabiltza txakurrak ortotsik, baina nago hainbat naziotan dimisioa emana izango zuela eta hedabideet­an istilua sortua. Espainiako Erresuman ez; Espainiako Erresuman jakina da frankista etzan eta demokrata altxatu ginela denok, demokrata garela frogatu beharrik gabe: “Zeren nik bultzatu izan dut motibazio politikoko indarkeria egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozi­mendua eta erreparazi­oa emateko legea; bertan torturatua­k ere badaude”.

Bego. Hemen hil egin zen, eta gizarteare­n parte batek, neuk barne, onartu behar dugu hura gaizki egon zela. Baina, zer pentsatuko luke Idoia Mendiak parte horrek horrela erantzun balu: “Azken finean Etaren hildakoak 850 hildako izan ziren, hildako gehiago izan dituzten gatazka asko dago”. Umekeria. Eta astakeria galanta. Hemen torturatu egin da. Eta errudunak daude. Epaitu gabeak denak. ●

 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain