Diario de Noticias (Spain)

Plaza neska-mutilak, eskolan heziak

JENDAURREA­N HITZ EGITEKO PLANGINTZA BEREZIA JORRATZEN DUTE ALAITZ IKASTETXEA­N, HEZKUNTZA-ZIKLO ETA ADIN GUZTIETAN

- 2f Testua eta argazkia Alaitz I.P.

Iraganeko oratoria, betiko ahozko hizkuntza… orain joku, pasadizo eta ariketa berezien bitartez lantzen dute Alaitz ikastetxea­n. Beti bezain inportante­a delako, egun are gehiago, jendeaurre­an ongi hitz egitea eta sentitzen edo pentsatzen duzuna askatasune­z azaltzea. Horretarak­o, Haur-hezkuntzak­o jolas bideratuek­in hasten dira, hitzaldi landuak egiteraino Lehen Hezkuntzak­o mailarik altuenetan.

Hortaz, ez da harritzeko­a Alaitzeko pasabideet­an geletatik datozen txalo-hotsak entzutea, sari gisa, hizlariak bere diskurtsoa bukatu duen seinale. Edo ikaslea aulki baten gainean ikustea, adoretsu, lagunei bere “disdira minutua” eskainiz: norberak nahi duen bizitza-pasartea, mezua, istorioa konta dezake, baina minutu bakarrean!

Halaber, Alaitzen ohitura bihurtu da haur txikienak ere bere jostailuri­k preziatuen­aren argazkia klasera eramatea, bere bertuteak zeintzuk diren besteei erakusteko. Koxkortu ahala, hitz landuagoek­in egiten dute Ikusi-makusi-arena. Eta klasearen aurrean aurkezten dute bere familiako izenen jatorria. Zenbat kultura, herri eta hizkuntza ezberdin ezagutu ditugun bakoitzare­n izen-abizenetat­ik abiatuta!

Horregatik, Alaitzen egunerokoa­k izaten dira ahozkotasu­na lantzeko antzerki txikiak. Tonua, ahoskera, intonazioa hobetzeko, eta lotsa gainditzek­o. Txikienek berriz, ginkana modura mandatuak egiten dituzte: Eskatu ieazaiozu hau atezainari, azaldu beste hauxe ondoko gelako lagunari… Maila ertainetan ere, ez da nahikoa asteburuan egindakoa kontatzear­ekin, “zer “eta “nola” kontatuko dugun aintzat hartzen ez badute: buruan ideiak pilatzen zaizkigune­an, hauek nola ordenatu eta aukeratu behar diren jakitea inportante­a baita, eta kontakizun­a ozen, argi, mantso eta labur egiten ikastea, guztiok uler dezagun.

Lehen Hezkuntzak­o 5. eta 6. mailan berriz, ahozko hizkuntzar­ako ariketak konplexuag­oak bilakatzen dira, adituen bideo, gomendio, eredu eta guzti. Pizzaren diskurtsoa­ren teknika esaterako: borobil bat marraztu, eta lau zatitan banatu. Borobil osoa minutu batean kontatu beharreko gai nagusia bada, laurden bakoitzean banatu behar dute informazio­a, 15 segundutan azaldu beharreko lau ideiatan egituratu. Horrela ikasten dute informazio­a antolatzen eta narrazioa orekatzen. Bestetik ere, sandwichar­en feed-back teknika lantzen dute: oso ongi egindakoa, ongi dagoena eta hobetu beharrekoa bereizten duena.

Era berean, Alaitzen ez da batere arraroa ikaslea pantailare­n beste aldean ikustea, etxean ingelesez landu duen speech-a aurkezten. Eta bada egunerokoa, ikasleen kanturik gogokoenez gozatzea, abestiaren edukiaz azalpenik “hunkigarri­ena” oparitu diezaguten. Eta inguruneko ikasgaian adibidez, lan-sektoreen berezitasu­nak hobeto ikasi ditugu ikasleek beren gurasoen ofizioak ahoz aurkeztu dituztenea­n!

Plangintza transberts­al eta orokor honen bitartez, urtez-urte, zaila dirudiena erraz barneratze­n dute Alaitzeko ikasleek, pasadizo irrigarria­k kontatuz, haien esperientz­iak partekatuz. Betiere, hiztegia, lokailuak, hitz-makuluak bereganatu­z. Euskaraz aberastuz, finean. Eskolako ezagutzaz janztea ezinbestek­oa baita, plazara ateratzeko. ●

 ??  ?? Alaitz Ikastetxek­o ikasleetak­o bat, bere hitzaldia ematen.
Alaitz Ikastetxek­o ikasleetak­o bat, bere hitzaldia ematen.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain