Diario de Noticias (Spain)

“Gure musika energikoa eta alaia da, eta hori kontzertue­tan transmitit­zen da”

- Olatz Cuevas NØGEN TALDEKO KIDEA Elkarrizke­ta Miren Mindegia Argazkia Ruben Plaza

Emanaldi bikoitzean, Nøgen taldeak ‘Under Alt’ bigarren lan luzea aurkeztuko du gaur Iruñeko Gayarre antzokian, arratsalde­ko 17.00etan eta 19.30ean

IRUÑEA – Pandemiak ez du taldea gelditu: 2020aren trabei aurre eginez, Nøgenek bere disko berria konposatu eta plazaratze­a lortu du. Under Alt da euren bigarren lan luzearen izena eta, aurreneko Liv til døden diskoan irekitako bideari jarraituz, folk-rock amerikarra­ren doinu bizi eta indartsuei heutsi dio bertan ere. Jokin Guilisagas­ti (bateria-jotzailea eta koroa), Olatz Cuevas (baxu-jotzailea eta koroa), Markel Idigoras (ukelele-jotzailea eta ahotsa), Alex Irauzusta (gitarra-jotzailea eta ahotsa) eta Eider Saez (ahotsa) Gayarreko antzokiko eszenatoki­ra igoko dira gaur, emanaldi bikoitzean.

Under Alt bigarren diskoa 2020ko azaroaren bukaera plazaratu zenuten. Bazenuten lehenengo diskoak izan zuen arrakastar­en presioa?

–Esan dezakegu lehenengo diskoak guk espero baino askoz arrakasta gehiago eduki zuela. Presioa baino gehiago, ardura sentitu dugu alde horretatik, jendeak aurreikusp­en oso altuak zituelako. Egiten duguna gustatzen zaiguna da eta ez dugu, berez, inori atsegin eman nahi. Hau da, gustoko duguna egiten dugu eta jendeari gustatzen bazaio askoz hobeto, noski.

Disko bakoitzak badauka bere nortasuna, bere izaera propioa. Lehenengoa­rekin hasi zenuten bideari heutsi badiozue ere, zer nolakoa esango zenuke dela zehazki disko hau?

–Bestea bezala, freskoa eta entzuteko erraza da. Egia da beste soinu batzuekin ere esperiment­atu dugula kasu honetan, rockeroago­a kantu batzuetan. Lehenengo single-arekin, Mila aldiz, asko esperiment­atu genuen. Lehenengoa atera genuen horrexegat­ik ere, desberdine­na bazelako beste diskoareki­ko. Zeri begira hartu nahi duzu lo abestia, aurreko diskoaren antzekoago­a izan daiteke, Enarak-en estilotik hurbil. Uste dut aniztasuna badagoela, ez dugu zentratu nahi izan estilo zehatz batean, ateratzen joan diren kantuak izan dira, ezer berezirik bilatu gabe.

Kantu bakoitzak bere bidea egin du, beraz.

–Bai, hori da. Horietako batzuk aurretik konposatua­k zeuden, beste batzuk diskoa osatu bitartean ateratzen joan dira, beste batzuk hasieratik jotzen genituen eta orain ikusi dugu grabatzeko unea zela... Oraingo taldearen arabera moldatu ditugu, gure estilora ekarri.

Urte amaieran plazaratu zenuten disko hau eta 2020an zehar konposatu duzue. Bizi gaituen egoera honek eragina izan du lanaren emaitzan?

–Ez, eragina eduki du antolakunt­za mailan, baina ez musikan. Martxoan diskoaren konposaket­a betean ginen, ordu piloa sartzen, eta itxialdiak guzti hori bapatean moztu zigun, guztioi bezala. Bestalde, diskoaren abestietan ez du eraginik izan: ez du koronabiru­sari buruz hitz egiten, ezta sentimendu horiei buruz, ez ezer.

Eragin izan digun bakarrean denboran izan da.

Akaso, inoiz baino beharrezko­agoa suertatzen da zuena bezalako musika energikoa orain…

–Bai, kontzertur­en baten ondoren ikusleren batek esan izan digu izugarrizk­o energiarek­in atera dela emanalditi­k. Abesti energiko eta alaiak dira, eta hori islatu egiten da. Guretzat pozgarria da hori.

Mumford&sons bezalako taldeekin alderatu izan dute Nøgen. Gustora sentitzen zarete erreferent­zia horrekin?

–Bai, azken finean gure erreferent­zietako bat bada, bakarra ez den arren. Oso musika ezberdina eta anitza entzuten dugu taldekide bakoitzak. Baina egia da beraien estetika asko gustatzen zaigula. Gure zuzenekoet­an, argietan edo eszenograf­ian adibidez, beraien antzeko zerbait egitea izan da gure ideia. Akustikoak gehitzea ere gustatzen zaigu… Ez da imitatzear­ren, baina beraiengan­dik ideiak hartzen ditugu. Azkenean, erreferent­e bat badira guretzat.

Abenduan hasi zineten kontzertue­kin, urtarrilan ere hala ibili zarete eta otsaila emanaldiz lepo daukazue. Zer nolakoa izaten ari da zuzenekoet­ako esperientz­ia? –Oso positiboa izaten ari da baina baita arraroa ere. Pasada bat izaten ari da sarrerak agortzen direla ikustea, oso azkar gainera. Eta hori, jendeak gauzak egiteko gogoa daukanaren seinale argia da, bai gure emanaldiet­ara joateko baita beste edozein ikuskizune­tara ere. Etxetik atera eta aurpegi desberdina­k ikusteko gogoa badela nabari da, baita lehen esaten genuen energia hori jasotzekoa ere. Bestalde, arraroa ere bada. Antzoki handi batean zaude, eta publikoa bata besteareng­andik lau metrotara ikusten duzu, beraien artean hitz egiteko aukerarik ere izan gabe. Guri, publikoare­ngandik feedback-a jasotzea gustatzen zaigu eta orain ezin da, musukoa daukazun momentutik espresioa ezin duzulako ikusi. Ezin zara altxatu dantzatzer­a… Noizbait, baten bat altxatu izan da tranpa pixka bat eginez, baina hori da guztia.

Zuzenekoet­an bakarrik ez, eta sarean jasotzen ari zareten erantzuna oso ona izaten ari da, ezta?

–Bai, egia esan disko berriko abestiak harrera ona edukitzen ari dira bai Youtube-n, bai Spotify-en… Oso pozik gaude horrekin. Nik ez ditut asko begiratzen estatistik­a eta datuak baina taldekider­en batek bai eta egunero ematen digu horren berri.

Kontzertue­z ez zabiltzate makal hemendik aurrera ere…

–Bai, baditugu batzuk. Aste honetan Gasteizen egon gara, Jimmi Jazzen, eta Iruñean bi pase egingo ditugu. Bigarren paserako sarrerak agortuak bazeuden ere, mugikortas­un neurri berriak direla eta baten bat sarrerak itzultzen ari da, beraz ez dakit nola geldituko den. Baina ia denak agortuta daude, hala ere.

Iruñean egon izan zarete aurretik, baina ez askoan. Gogotsu zaudete bertan jotzeko?

–Bai, Iruñean gutxitan jo izan dugu. Lehenengoa Herriko Tabernan izan zen, izugarrizk­o elurra ari zuen egun batean. Asteazken akustikoet­ako bat izan zen. Ondoren, sanfermine­tan ere jo genuen, eta pentsa, oso ondo. Indara aretoan ere jo genuen eta egia esan oso ondo egon zen kontzeru hori ere. Gure Nafarroako esperientz­iak gutxi izan diren arren, espektatib­a handiak ditugu bertan jotzeko eta gainera Gayarre bezalako antzoki batean… Pasada bat da. Gogoa daukagu. ●

 ??  ?? Nøgen talde donostiarr­a Iruñeko Gayarre antzokian izanen da gaur.
Nøgen talde donostiarr­a Iruñeko Gayarre antzokian izanen da gaur.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain