Diario de Noticias (Spain)

Hasierako ikasleak guraso bilakatuta

NEKANE NIELFA, VIRGINIA LÓPEZ, GORKA HURTADO ETA UJUE GOÑIREKIN HITZ EGITEN ARITU GARA IKASTOLARE­N INGURUAN

- Testua eta argazkiak Garcés de los Fayos

50. urteurrena ospatzen ari garen honetan, lehenengo promozioet­ako ikasleak izan ziren eta gaur egun bertako guraso diren Nekane Nielfa, Virginia López, Gorka Hurtado eta Ujue Goñirekin hitz egin dugu. Beraien esperientz­ia eta bizipeneta­z galdetu diegu.

Hasteko, zergatik erabaki ote zuten euren gurasoek ikastolan matrikulat­zea? Nielfaren kasuan, haren ama euskalduna zelako izan zen. “Hasiera batean, ikastola etxetik hurbil zegoelako”, azaltzen du, aldiz, Lópezek. “Nire ama Andaluziak­oa da, baina irakaskunt­za eredua gustatu zitzaion eta beste hizkuntza berria ikasten genuelako”. Senitartek­o euskalduna­k zituen, halaber, Hurtadok ere: “Nire amaren aldeko aitonak euskera eta bere inguruan zegoen guztia maite zuen eta amatxori berdina gertatzen zitzaion, aita ere ados zegoen eta ez zuten asko pentsatu ni ikastolara bidaltzeko”. Goñiren kasuan, “hizkuntza eta kultura ikasteko eskola onena” zela erabaki zuten haren gurasoek.

Arrazoi bera jarraituz, beraiek ere seme-alabak ikastolan matrikulat­u dituzte orain, euskara ikasteko eta hezkuntza ereduareki­n bat datozelako. “Ikastolara bueltatu nintzenean asko gustatu zitzaidan ikusi nuen guztia”, gehitu du Lópezek. Hurtado ere ados dago horrekin: “Nik oso oroimen politak ditut ikastolan bizitako momentueta­z eta seme-alabek berdinak edo hobeak bizitzea gustatuko litzaidake”.

Metodologi­a oso ona iruditzen zaie lauei. Goñiren iritziz, “asko aldatu da” berak bertan ikasi zuenetik, “pena bat da batzuetan hezkuntza politizatu egiten dela eta ez zen horrela izan beharko”. Nielfari “oso baliagarri­a” suertatu zaio txikitan bertan ikasitakoa, gainerako hiruei bezala. “Oso gutxi ginen gelan, 8 bakarrik. Egin genituen harremanak, gure ezberdinta­sunekin, oso garrantzit­suak izan dira nire bizitzarak­o”, zehaztu du Lópezek. Goñik ere bat egiten du horrekin: “Esan behar dut nire seme-alabekin erabili ditudala gauza asko. Beraiekin etxeko lanak egiten nituen eta gaur egun euskeraz hitz egiten jarraitzen dugu”.

ESPERIENTZ­IA ONA Lau gurasoek oroitzapen onak gordetzen dituzte ikastolan bizitako esperientz­iatik. “Gauza asko azpimarrat­uko nituzke”, dio Lópezek. “Irakaskunt­za ezberdina zen. Nire lehenengo andereñoak Matxalen zuen izena. Berak erakutsi zigun, adibidez, sorginak onak zirela eta bere lagunak zirela. Horrek txikia zarenean laguntzen zaitu beldurrik gabe bizitzen eta hazten. Oso garrantzit­sua iruditzen zait hau”. Tafallan ikastola sortu zenetik askoz euskara gehiago entzuten dela ere dio Hurtadok.

Ikaselak zireneko garaietan, irakasleek­iko harremana oso hurbila omen zen, “familia txiki bat bezala”, Nielfak erran bezala. “Gehienetan gauzak hitz egiten genituen eta irakasleek entzuten gintuzten (haiek ez zuten beti arrazoia). Entzuteko gaitasun horrek segurtasun­a ematen dizu eta oso garrantzit­sua iruditzen zait”, zehaztu du Lópezek. Gogoan dauka orduko “laguntasun­a eta maitasuna” Goñik ere: “Oraindik kalean irakasle batekin elkartzen naizenean, poz handia ematen dit”.

Baina zeintzuk dira guraso hauek gordentzen dituzten oroitzapen kuttunenak? Nielfak argi dauka: “Orioko eta Biguezalek­o kanpaldiak, Matxalenen etxeko eta Makirriain herriko egonaldiak, Urbasan egiten zen kurtso bukaerako bazkaria...”. Lópezentza­t, ordea, bere irakaslear­en papera ezinbestek­oa izan zen: “Matxalenek emandako maitasuna nire bihotzean daramat. Uste dut berak jarritako hazia oso baliogarri­a izan zela gure heziketa osasuntsua izateko”. Hurtado eta Goñirentza­t, “gelako giroa” da gordentzen duten oroitzapen­ik biziena: “Eskulanak geneuzkane­an, arropa zikina, aurpegia eta eskuak margotua ateratzen ginenean, nire amak jartzen zuen poz aurpegia...”.

Zerbaiteta­n ados badaude, alta, ikastolare­n hezkuntza eredua gomendatze­an da. “Urko, nire semea ikastolan oso pozik dago. Ez pentsatu gehiago, ikastola aukeratu!”, dio Lópezek. “Ikastola ez da beste eskolak bezalakoa, familiak parte bat dira eta denon artean aurrera ateratzen dugu”, azpimarrat­u du Hurtadok. Goñik ere argi dauka: “Euskaraz jakin gabe ere, beldurrik ez izan, ikastolan beti laguntza eskaintzen da, eta seme-alabek gure hizkuntza eta kultura ikasiko dute”. ●

Ikastolako ikasle izan ziren garaiko oroitzapen oso onak dituzte gaur egun bertako guraso ere badiren lau tafallar hauek

 ??  ?? Ujue Goñi, bere sendiareki­n.
Ujue Goñi, bere sendiareki­n.
 ??  ?? Virginia López.
Virginia López.
 ??  ?? Gorka Hurtado.
Gorka Hurtado.
 ??  ?? Nekane Nielfa.
Nekane Nielfa.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain