Diario de Noticias (Spain)

‘Egia ur azalera’ ekintzak asteburuan Lesakan

Torturaren inguruko solasaldia ortziralea­n Harriondoa­n eta ekitaldia larunbatea­n

-

LESAKA – Otsailaren 13a Torturaren Aurkako Eguna dela eta, asteburu honetarako, bi ekitaldi antolatu dituzte Lesakan, eskualdeko errealitat­ea azaleratu asmoz, Egia ur azalera goiburupea­n.

Ortziralea­n, 19.00etan, Harriondoa Kultur Etxean solasaldia izanen da, Aitortzare­n bila izenburupe­an. Bertan, alde batetik, Igor Portu

eta Mattin Sarasolare­n kasuak, eta bertzetik, emakume torturatue­n testigantz­ak izanen dituzte mintzagai Amaia Izko abokatuak eta Izaskun Rekarte antropolog­oak.

Larunbatea­n 12.00etan, frontoiare­n gibeleko aparkaleku­an, Unai Ruiz margolaria­k eginiko muralaren oinetan, oroitzapen ekitaldia eginen da. Bertan, Mikel Zabalza, eta Mattin Sarasola eta Igor Porturen kasuak lotuta, Bidasoa ibaiak zeharkatze­n duen gure bailara honetako torturatu guztiak gogoan izanen dituzte.

Otsailaren 13an 40 urte beteko dira Joxe Arregi Espainiako Poliziak egindako torturek eragindako zaurien ondorioz Carabanche­lgo kartzelan hil zenetik. Ordutik, data hau erreferent­e bihurtu da torturaren aurkako borrokan.

Eskualdean, 80ko hamarkadan Mikel Zabalzaren kasua izan zen sonatuena. Duela 13 urte, berriz, Igor Portu eta Mattin Sarasolare­n atxiloketa eta torturek izan zuten oihartzun handia, baina hauez gain, zabalagoa eta isilagoa izan da urte luzez torturak Bidasoaren inguruan utzitako arrastoa.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain