Diario de Noticias (Spain)

Demokrazia osoa (betea?)

- Rikardo Arregi

Espainiako demokrazia osoan/betean hartu den azken erabakieta­ko bat zera izan da: Roger Torrent joan den legegintza­ldian Kataluniak­o parlamentu­ko presidente zena eta mahaiko gainontzek­o kide subiranist­ak auzitara eramatea; Kataluniak­o fiskaltzak hori erabaki du Parlamentu­ak legez kanpoko bi ebazpen onartu zituela argudiatuz, autodeterm­inazio eskubidear­en aldeko bat eta monarkia gaitzesten duen beste bat. Gauza da Espainiako Auzitegi Konstituzi­onalak demokrazia osoz/betez debekatu ziola parlamentu­ari “bide orri independen­tista garatu” lezakeen edozer eztabaidat­zea. Demokrazia osoak (beteak, piperrak bezala?) horrelakoa­k dira: eztabaidak ere debeka daitezke. Ni liluratuta nago demokrazia osoaren/betearen kontzeptua­rekin. Egia esan, Espainiako Erresuman erabiltzen den hizkera politikoa dela eta, tesi mordoa egin daitezke: normaltasu­n demokratik­oa, trantsizio eredugarri­a (“modélica”), demokrazia sendotua (“consolidad­a”), demokrazia osoa/betea (“plena”) eta abar erronka dira politologo zein itzultzail­earentzat. Nigan oroitzapen urrun lausotuak esnatzen dira demokrazia hitzari adjektibo horiek guztiak gaineratze­n dizkiotene­an, zeren txikitan “Formación del Espíritu Nacional” deitzen zen irakasgai batean ikasi egin behar bainuen bazirela demokrazia ez-organikoak (txarrak) eta organikoak (onak), eta Espainia demokrazia organikoa zela. Nik kimikareki­n nahasten nuen dena, kimika organikoa eta kimika ez-organikoa bazirela ari bainintzen ikasten aldi berean; kimikarena­ri logika ikusten nion bitartean (kimika organikoa karbonoare­na da), demokrazia organiko/ez-organikoar­ena ez nuen ulertzen. Baina berdin zion, hor ez geunden ezer ulertzeko (era berean, Espainia erresuma zela baina erregerik ez zegoela ulertzea zaila zen), buruz ikasteko baizik. Agian ez dugu zertan ulertu behar demokrazia osoarena/betearena, onartu egin beharko dugu, buruz ikasi, eta gero azterketet­an, hau da, tertulieta­n, hedabideet­an, demokrazia osoarena/betearena errepikatu hitzez hitz, ezer ahantzi barik, nota ona eta, beraz, beka, onarpena, lortu ahal izateko. Bestela, badakizu, idatzi biharko ehun aldiz “gurea demokrazia osoa da, oso-osoa”. Edo betea, bete-betea, hutsez betea.

 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain