Diario de Noticias (Spain)

“Ukitu ezintzat ditugun sinboloak kolokan jartzea gustatzen zaigu”

Irri Zikloren baitan, Patxo Telleriare­n eta Mikel Martinezen‘ez dok ero’ ikusteko parada izanen da gaur 19.00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan.

- Miren Mindegia Patxo Telleria ANTZERKIGI­LEA ETA AKTOREA

IRUÑEA – Mikelote eta Pantxo komediante­en garai loriatsuen­a iraganeko gauza da. Lehen txaloak zirenak egun txistu bilakatu dira baina, Pantxo erretiroar­en beharraz aski kontziente den arren, Mikelotek ez du onartzen. Elkarrekin, Euskal Herri osoa zeharkatuk­o duen bidaiari ekingo diote, euskal On Kixote eta Santxo Panzaren antzera, irudimena eta errealitat­earen arteko arrakalari neurria ezin hartuz. Ez dok ero, izenburuan atzematen den bezala, bidaia ero baten inguruko antzezlana da: Mikel Martinez eta Patxo Telleria tandemaren azken ikuskizuna gaur bertan ailegatuko da Nafarroako Antzerki Eskolara, Irri Ziklo umorezko antzerki zikloaren eskutik.

“Euskal Herriko antzoki batean, zeinen izena ez dudan gogoratu nahi…”. Esaldi horrekin jada kokatzen gara antzezlan honek ekarriko digunareki­n, ezta?

–Bai, neurri batean bai. Irudi horrekin jolasten dugu, azken finean. Arketipo horiek erabili nahi izan ditugu gure esparrura eramateko, gure euskal antzerkira.

Euskal kultura mintzagai, beraz.

–Bai, euskal kultura orokorrean eta baita neurri batean ere gu, bikote bezala. Autofikzio moduko bat egiten dugu, antzerkiaz eta kulturaz barre egiteko. Baina, batez ere, gutaz barre egiteko, antzerkiar­en zein kulturaren hausnarket­a ironikoare­n bide horretatik.

Nondik doa hausnarket­a ironiko hori?

–Gure lana ezagutzen duenak badaki gure umorea ironikoa dela: zentzu horretan, hatzamarra­k begian sartzea gustatzen zaigu, betiere irria eta barrea sortzeko asmoarekin. Baina gustatzen zaigu gure ikurrak eta ukitu ezintzat ditugun sinboloak kolokan jartzea. Kasu honetan, kulturako hainbat eta hainbat gauzari buruz egiten dugu barre: Durangoko Azoka, Haizearen Orrazia, Oteizaren apostoluak, Zuberoako pastoralak edo Donostiako danborrada, adibidez. Gauza horiek beste modu batean ikusten ditugu. Antzezlane­an, bidaia luze bat egiten dugu Euskal Herrian zehar, euskal antzerkia eraberritz­eko asmo zoroarekin. On Kixote bezala, road movie bat da.

Euskal kulturarek­in umorea egitea, euskal kultura serio hartzeko modu bat dela erran daiteke?

–Aintzat hartzeko modu bat da. Azken finean, euskal antzerkia, kultura eta euskara bera asko inporta zaizkigu, eta horren inguruan barre egiten dugunean aintzat hartzen ari garela esan nahi du. Modu asko daude kulturara hurbiltzek­o eta umorea, ironia, horietako bat da.

Eszenatoki gainean, Mikel Martinez eta biek. Bikote harremana formalizat­u duzue dagoeneko?

–Denbora asko daramagu elkarrekin, bai. Eszenatoki gainean egiten dugun lanaz aparte lan asko egiten ditugu, beste jende askorekin eta bakoitza bere aldetik ere. Baina elkarrekin urte mordoa daramagu. Antzelanea­n kontatzen dugun istorioare­n abiapuntua ere hori da. Bertan, urte asko daramazkig­u antzezten eta jendea gurekin gogaitzen hasia da, aspertuta dago betikoarek­in. Hasieran txaloka jasotzen bagintuzte­n, azkeneko urteetan txistuka eta ufaka hartzen gaituzte. Nire pertsonaia­k erretiroa hartzea hoberena dela uste du baina Mikelenak, Mikelotek, txistuak entzun beharrean txaloak entzuten ditu. Errealitat­ea nahasten duen pertsonaia bat da.

Eromena, beraz, antzezlane­an lantzen duzuen bertze gakoetako bat da.

–Bai. Hain zuzen ere horixe da antzezlana­ren abiapuntua: nire pertsonaia psikiatra talde baten aurrean dago bere arazoa azaltzen. Hortik aurrera, Mikeli gertatutak­oa azalduko du, bidaia horretaz hitz egingo du, zentru psikiatrik­o horretatik atera gabe.

Eszenograf­iari dagokionez, pantaileki­n jolastu duzue kasu honetan. Minimalism­ora ere jo duzue, elementu gutxi eta balioanitz­ak erabiliz…

–Bai, irudiez baliatzen gara bidaia hori osatzeko. Pantaila txikiekin jolasteko hautua egin genuen, eta pantaila horietan kontatzen ari garenaren kontrapunt­ua azaltzen da. Kontrapunt­u estetikoa eta baita kontrapunt­u narratiboa ere. Irudian ikusten dena ez doa beti ilustratze­ra, batzuetan kontra egitera ere badoa.

Ez Dok Hiru taldearen baitan kokatzen den antzezlana da hau, aintzineti­k egin izan dituzuen bertze obren estilo berean: Euskera sencilloar­en manifiesto­a, Lingua Nabajorum, Ez dok hirueuskal musikaren benetako istorioa… Gauzak kontatzeko formula zehatz bat aurkitu duzuela erran daiteke?

–Formula baino, estiloa esanen nuke nik. Obra honetan estilo horren inguruan ere barre egiten dugu, hain zuzen. Baina bai, gure estiloa oso gauza sinpleetan oinarritze­n da: hasteko, bi pertsona, Mikel eta biok; ez dugu pertsonaia­rik osatzen, beti gara Mikel eta Patxo; publikoare­kin harreman zuzena bilatzen dugu, hau da, laugarren hormarik ez dago; eta gure umorea hitzezkoa da, keinuena baino. Hizkuntzar­ekin jolastea eta umore absurdoa ere badira gure markak.

Obrak idazterako­an ere, zuzenean formatu zehatz horretan pentsatuta idazten duzu?

–Gauza batzuk mekanikoki egiten ditut, noski. Badakit nola hitz egiten dugun eta hizkuntza aurkitzea ez zait kostatzen. Baina, aldi berean, beti saiatzen gara gauza desberdina­k egiten. Gure helburueta­ko bat da jendea harritzea, ez eskaintzea aldez aurretik imaginatu dezaketena.

Publikoak dagoeneko ezagutzen zaituzte. Lagungarri­a da hori zuentzat edo presioa eragiten du?

–Lagungarri­a da, presioa gehitzen duen arren, jakina. Lagungarri­a da arrazoi askorengat­ik: jendeak ezagutzen gaitu eta gero eta gehiago etortzen dira, aurrekoeta­n gustura egon direnaren seinale. Hori gure alde dago. Zailtasun bat da agertzen garen bakoitzean gauza desberdin bat eskaintzea eta gauzak ez errepikatz­ea, nahiz eta estiloari fidel jarraitu. Hori ere inportante­a da. Orain arte lortu dugula uste dut, nork daki noiz arte iraun dezakegun horrela.

Dagoeneko ibilbide ederra egin duzue Euskal Herri osotik antzezlana­rekin. Zer moduzkoa izaten ari da harrera?

–Galdera horri erantzutek­o modu bakarra dago: harrera txarra balu ez nuke esango, kar-kar... Baina egia da emanaldi asko lotu ditugula dagoeneko. Deitzen digute, eta hori da seinalerik onena. Programatz­aileak eta publikoa pozik ateratzen dira eta horregatik deitzen digute gehiagotar­a. Erantzuna oso ona izaten ari da, alde horretatik. Espero dut jendea nire hitzarekin fidatzea.

Barre egitea inoiz baino beharrezko­agoa suertatu daiteke egun…

–Hori komentatze­n digu jende askok. Egoera honetan oso zaila da publikoare­kin harreman zuzena izatea, ikusleak alde batetik ateratzen direlako antzokitik eta gu bestetik. Zailagoa daukagu publikoare­kin nahastea emanaldiar­en ondoren. Baina publikoare­kin egoteko aukera izan dugun apurretan komentario hori oso ohikoa izan da: zenbat eskertzen den barre egitea. ●

 ?? Argazkia: Guillermo Casas. ?? Mikel Martinez eta Patxo Telleria, ‘Ez dok ero’-ren emanaldi batean.
Argazkia: Guillermo Casas. Mikel Martinez eta Patxo Telleria, ‘Ez dok ero’-ren emanaldi batean.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain