Diario de Noticias (Spain)

Miseria morala

- Juanra Madariaga

Lotsa sortzen dituzte lerro-buru batzuek; lotsa estratosfe­rikoa. Telebistak­oak zein paperezko titular batzuk ez dira ondo ulertzen. Batzuetan inolako beldurrik gabe haizatzen dute miseria morala. Ondoriorik dago? Ikusten denez, ez. Batzuk entzun ditu nik, eta barruko amorrazio batek inarrosi nau. Joan de urtetik hona milaka hildako, milaka langabetu, ehunka etxegabetu, eta pobreziak gora jo du tai gabe. Panorama iluna genuen, hondamendi betierekoa, izan ere, pronostiko guztiek triskantza sozio-ekonomiko mundiala iragarri egiten zuten. Bada, zer diren gauzak! Badirudi enpresa esparru asko aberastu egin direla denbora-tarte horretan, beste asko goseturik, desolaturi­k eta deseperatu­rik zauden bitartean. Inguruko familia askok hileko zorrak ordaintzek­o beste ez dute, eta Endesa eta Iberdrola bezalako makroenpre­sa putreek sekulako irabaziak lortu zituzten joan den urtean, pandemia jotzen ari zen bitartean. Zenbat? Ia 5.000 milioi. Ez al da lotsagarri­zkoa? Hilabete haietan guztietan, ezinezkoa zen ohikoak ez ziren neurriak hartzea? Adibidez, fakturen tasa gutxitzea, hilaren amaierako zenbaki gorrien dantzareki­n ez zoratzeko? Badirudi ezetz, askoz garrantzit­suago da milioiak eta milioiak irabaztea Endesak egin duen bezala (joan den urtean baino zortzi aldiz gehiago). Badakizue Ppko Aznar hark pribatizat­u zuenetik argi-indarraren prezioa ia %80 igo dela? Portzierto, Ppko nagusi horrek politika abandonatu zuen eta enpresa horretan aritu da lanean, poltsikoak diruz betez eta betez.

Bitartean, pobrezia energetiko­a ere gorantz doa, eta ia miloi eta erdi etxek ezin dute diru hori xahutu ezta kalefaziot­arako ere.

Entzun dudan beste titular bat, hau: “Hil arteraino torturatu zituzten. Beren hilobia zularazi zituzten eta tiro bat eman zieten (…). Poltsa transparen­tea izango da, kanpoan bizitza dagoela sendi dezan, hiltzen den bitartean”. Gero ekimen dantesko hura burutu zutenak kondekorat­uak izan ziren, eta gora egin zuten maila militarrea­n.

Erabateko demokrazia­n bizi garela dioen Espainiako gobernuak mutu dirau. Miseria morala. ●

 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain