Diario de Noticias (Spain)

“Espazioa modu parekide batean banatzen ikasi behar dugu”

Tene Mujika irabazi berri duten Estitxu Fernandez eta Erika Lagoma, Tantirumai­ru Ikastolako ikasle ohiak, elkarrizke­tatu ditugu.

- Tantirumai­ru Ikastola

LESAKA – Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak saritzen dituen Debako Udalak eta Elkar argitaletx­eak antolaturi­ko beka gure ikastolako bi ikasle ohi hauentzat izan da. Aurten, gainera, bi beka banatu ditu Tene Mujika sariak: Jon Abril beratarrar­en emakumeen lanbideei buruzko ikerketa bat eta gure gonbidatue­n, Erika eta Estitxuren, amatasunar­i eta feminismoa­ri buruzko elkarrizke­ta-sorta.

Biak Tantirumai­ru ikastolan ibilitakoa­k zarete, baina gogoan al dituzue ikastolako garaiak?

Erika Lagoma –Ikastolako oroi- tzapen on pila bat ditugu. Ez dugu ikastola ahazten, garrantzit­sua da hainbertze ordu pasa ditugun leku horretako oroitzapen onak izatea. Oroitzen ditugu lagunak, irakasleak, egindako ekintza eta jarduerak… eta gauza berezi bat dugu gogoan, beti oroitzen dugu ikastolako intxaurron­doa. Urtero intxaur jatea egiten genuen. Gure gelako batek ogia ekartzen zuen eta intxaurron­doak ematen zituen intxaurrek­in, intxaur-jatea egiten genuen. Eskerrak eman nahi dizkiegu gure irakasle eta ikaskide izandako guztiei, ditugun oroitzapen eder horiengati­k! Dena den, oroitzapen guztiak ez dira onak. Erronkak eta momentu zailak ere bizi izan genituen baina irakasle eta lagunei esker, zailtasun horiek errazago pasa genituen.

Biak ala biak, lan aunitzetan ibiliak zarete: bertsotan, telebistan, futbolean, irakaskunt­zan… Non aurkitzen zarete gusturago?

E.L. –Nik bi alaba ditut eta horrek azken urteotan denbora aunitz eskatu dit. 9 urte dituzte orain, eta aitzinako urte guztietan etxetik kanpo lan egiten aritu naiz baina beti nere alabei begira. Urte berezi batean nago, aurten berriz ere hasi naiz bertsotan, urte batzuk kantatu gabe egon eta gero, dena ezin delako egin. Denbora mugatua da eta norberak bere burua zaindu behar du. Garai batean bertsotati­k aldentzea erabaki nuen eta aurten nire zaletasun hori berreskura­tu dut eta, gainera, Estitxurek­in batera liburu bat idazteko aukera suertatu zait. Non sentitzen naizen gusturago? Momentuan erabakitze­n dudan toki horretan, gorputzak gustura dagoela adierazten didan toki horretan aurkitzen naiz gustura. Ez dakit gauzak bortxaz egiten, nere ilusio eta gogo guztia paratzeko, egiten ari naizena sentitu behar dut benetan. Biak bertsolari­ak zarete. Non eta noiz hasi zineten bertsotan? Noiz kantatu zenuten azkenekoz jendaurrea­n? Nola ikusten duzue emakumeare­n papera gaur egun bertsolari­tzan?

Estitxu Fernandez –Ni bertsotan Tantirumai­ru ikastolan hasi nintzen. Irakasle bat etorri zen eta harekin hasi nintzen bertsolari­tzaz maitemintz­en. Ondoren bertso eskola sortu zuten Bortziriet­an, Manolo Arotzena eta Bittor Elizagoien bertsolari­en eskutik. Hagitz gazte nintzela hasi nintzen mundu horretan eta hagitz gustura pasa nituen urte batzuk. Jende aitzinean kantatu nuen azken aldia, Durangoko Jardunaldi Feministet­an izan zen, Erikaren babesean. Lagunen maitasun eta babesa aunitz laguntzen dizu jende aitzinean kantatzean. Emakumeok gure bidea egiten ari garela uste dut, sistema hau parekideag­oa izan dadin. Bertsozale Elkartea gai horretan, iruditzen zait, gizarte mugimendue­n artean hagitz aitzindari­a den elkarteeta­ko bat dela.

E.L. –Emakumeen papera bertsolari­tzan dagokionar­i buruz, galdera bat eginen nizueke: zuei iruditzen zaizue neska aunitz ibiltzen direla gaur egun bertsotan? Bai? Orain ikusten ditugu neska dezente bertsotan, duela urte aunitz baino gehiago baina datu bat emanen dizuet: emakumeok plazaren ehuneko hogeia hartzen dugu bakarrik. Aitzinera ari gara, baina, oraindik ere, parekidea izanen zen ehuneko 50 horretara ailegatzek­o bide handia falta da. Garrantzit­sua da kontzientz­ia hartzea bide hori egiteke dagoela. Aunitz gustatu zaidan esaldi bat erranen dizuet, zer pentsa ematen duena: batzuk lekua hartu dezaten, bertze batzuk utzi behar dute. Espazioa modu parekide batean banatzen ikasi behar dugu. Noiz eta nola sortu zen Tene Mujika bekaren merezidun izan den lan hau egiteko asmoa?

E.F. –Gu ama izan garenetik aunitz hausnartu dugu amatasunar­i buruz, zer balio ematen zaion, edo ez zaion ematen… Tokatzen zaizunean konturatze­n zara gure amek, amatxik, egindako lanaz. Euskal Herriko Jardunaldi Feministet­an, Durangon, konturatu ginen bazirela ama pila bat euren esperientz­ia kontatzeko prest zeudenak. Ama desberdine­n testigantz­a jasotzea garrantzit­sua zela konturatu ginen, hau da, bizipen horiek jasotzea. Batzuetan iruditzen zaigu amak badugula erreferent­zia bakar bat, edo bi edo hagitz gutti, edo izan gaitezkeel­a ama bakarrik modu batera eta guk uste dugu ezetz, guk uste dugu ama bakoitzak erabaki beharko lukeela amatasuna nola bizi, zer ama izan nahi duen gizarte honetan. Batzuetan ez dakigu ama garen gu nahi dugulako edo presio bat nabaritu dugulako kanpotik. Benetan izan gaitezke ama libreak? Benetan da hautu libre bat? Horiek dira gure galderak.

Hamahiru elkarrizke­ta bilduko dituzue liburuan. Nola aukeratu dituzue elkarrizke­tatuak? Jakiterik bada nor elkarrizke­tatuko duzuen?

E.L. –Hamahiru elkarrizke­ta izanen dira. Ahots nagusia amei eman nahi izan diegu, emakumeen ahotsa beti isildua izaten baita. Bildu ditugun elkarrizke­tatuak, gaur egungo sistema zalantzan jartzen duten ama batzuk dira. Ama libre bat izateko gauzak ez daudela modu egokian antolatuak uste duten pertsonak dira. Profil desberdina­k aukeratzen saiatu gara. Inguruak eragina du: gure familia nolakoa den, ni bakarrik izan naizen ama edo nire familia bi emakumek osatzen duten, adopzioko ama banaiz, egoera ekonomikoa… aldaera guztiak kontuan hartzen saiatu gara. ●

“Gure ustez ama bakoitzak erabaki beharko luke amatasuna nola bizi, zer ama izan nahi duen gizarte honetan”

 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain