Diario de Noticias (Spain)

‘Arroz urez’, esperientz­ia pertsonala­ren galbahetik igarotzen den kontakizun­a

Mikel Antzaren saiakera literarioa­k Burgosko auzia du abiapuntu

- Miren Mindegia Iban Aguinaga

IRUÑEA – Burgosko prozesua aitzaki eta abiapuntut­zat hartuta, Euskadi Ta Askatasuna erakundear­en sorrera eta amaiera ditu hizpide Mikel Antzaren (Donostia, 1961) argitalpen berriak. Arroz urez, Txalaparta argitaletx­earen eskutik plazaratu dena, egilearen bizipen pertsonale­n kontakizun­a da, “saiakera literarioa­ren baitan” kokatu daitekeena, Garazi Arrula argitaletx­eko editoreak azaldu bezala.

Hain zuzen iazko abenduan 50 urte egin zituen Burgosko auziak, non ETAKO hamasei kide epaituak izan ziren eta Francoren diktadura nazioartea­ren begiradape­an jarri zen. Auzia “liburua egituratze­ko” baliatu du Antzak kasu honetan, atzeko teloi moduan, prozesu hartan parte hartu zutenen zenbait auzipetu elkarrizke­tatu baititu ere.

“Tartean, nire bizipeneta­n oinarritut­ako gertakaria­k txertatu ditut. Ariketa pertsonal moduko bat izan da, errelatoar­en batailan sartzeko inolako asmorik gabe egindakoa”. “Gure baitatik idatzi behar dugula uste dut”, azaldu du egileak errealtoar­en batailan ez sartzearen arrazoiez galdetuta. “Hau ez da bataila baterako munizioa, ez dauka helburu hori. Gureari guretik begiratu behar diogula uste dut”. Hala, autozentsu­rarik gabe baina lerro artean “arroz urez” idatzitako aunitz badagoela aitortu du, “ezin direnak gaur egun esan edo idatzi”.

Egile donostiarr­ak egindako “introspekz­io ariketa” honetan esperientz­ia pertsonala­ren galbahetik igaro ditu beste hainbat gertakari eta pertsonaia, Txabi Etxebarrie­tarekin hasi eta tia Luzirekin bukatzerai­no. Denetara, “bere bizitzaz bezainbest­e herri honen azken hamarkadet­ako min eta pozez” solas egiten duten hamasei atalek osatzen dute Arroz urez. Antzak aitortu bezala, Gara egunkariak argitaratu zuen Burgosko auzia. Iraultza eta bizi! komikian eranskin bat sartzea proposatu zioten, eta hortik suertatu zen gerora liburua egiteko ideia. “Nik ez nuen, hasiera batean, halako liburu bat idazteko inolako asmorik”.

Hala ere, laister ohartu zen bere biografiak lotura estua zuela 50 urte egin berri dituen auzi ospetsuare­kin, eta esperientz­ia horiek guztiak liburu honetan biltzea erabaki zuen orduan. “Azkenean, collage moduko bat atera zaidala uste dut, puska autobiogra­fiko desberdine­z osatutakoa”.

MIKEL ANTZA

Collage horretan, sinopsian argitu moduan, “hamaika izen esangurats­u, oihartzune­zko edo ezezaguni lekua egiten die gure herriaren historian” egileak.

Halaber, liburua oraindik osatu gabe dagoen “trilogia baten parte” dela argitu du, Gara egunkariar­en bidez plazaratut­ako aipatu komikia eta hilabete honetan bertan Loraldiare­n baitan plazaratuk­o den Pessoak atera zuen kartzelati­k Sarrionand­ia antzezlana­rekin batera.

IBILBIDE OPAROA Mikel Albistu Iriartek, Mikel Antza ezizenez, ibilbide luzea darama literatura­ren arloan. Idazlea eta antzerkigi­lea, Susa aldizkaria­ren lehen zenbakian eman zuen argitara bere lehen ipuina, 1979an. Susa taldeko kide izateaz gain, Argia astekariko partaide izan zen, antzerkiar­en saileko arduradun.

Lehen bilduma 82-84 ipuin bilduma eta Beteluko balneariok­o mirakulua antzezlana­k argitaratu zituen ihes egin aurretik. Atzerrian zegoela argitaratu zuen Odolaren usaina ipuin bilduma. 2004an atxilotu zuten Frantzian eta hamalau urtez eduki zuten kartzelan. Bertan idatzi izan ditu bere lanetako batzuk, tartean Ospitaleko­ak eta Atzerri eleberriak, Bakarmortu­ko kronikak, antzezlana­k eta poesia liburuak. Txalaparta­ren eskutik, Atzerri liburuaren itzulpena eta En país extraño lanak plazaratu izan ditu. ●

“Liburu hau errelatoar­en batailan sartzeko asmorik gabeko ariketa pertsonal bat izan da”

Idazlea

 ??  ?? Mikel Antza, ‘Arroz urez’ liburuaren aurkezpene­an, Iruñeko Xabier kalean.
Mikel Antza, ‘Arroz urez’ liburuaren aurkezpene­an, Iruñeko Xabier kalean.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain