Diario de Noticias (Spain)

Labiaga ikastola udan hasiko da estalkia egiten

200 metro koadroko idorpea erabiltzek­o aukera izanen dute herritar guztiek

-

BERA – Labiaga Ikastolak patioa berritzeko lanak hasiko ditu. Lehen fase honetan, Eztegarako eraikinare­n azpiko patioan 200 metro koadroko estalkia eraikiko dute. Ikastolako kideek aditzera eman dutenez, “gure ikastolak aspalditik behar zuen halako idorpe bat eta ikasturte honetan Covid-19aren eraginez inoiz baino nabarmenag­o agertu da gabezia hori”. Patio berrirako ideia hainbat gurasoren, irakaslere­n eta bazkideren artean landu dituzte eta gero Ander Rodriguez arkitektoa­k gauzatutak­o proiekua batzarrean onartu dute.

Labiaga Ikastolako arduradune­k jakinarazi dutenez, estalpea “Ikastolen Elkartasun Kutxatik jaso dugun 60.000 euroko maileguari esker eraiki ahal izanen dugu”. Euskal Herriko ikastola guztien ekarpenei esker, urtero dirulagunt­za batzuk banatzen dira proiektu estrategik­oak egin nahi dituzten Ikastolen artean eta oraingoan, Berako Labiaga Ikastolari egokitu zaio ekarpena jasotzea. Guztira, Ikastolen Elkarteak 800.000 euro banatu ditu hamar proiektuta­n eta Labiaga Ikastolak bere esker ona adierazi nahi izan dio.

Patio berria urte guztian herriari irekia egonen dela azpimarrat­u dute. Udalarekin egindako akordioare­n arabera “herritar guztiek izanen dute estalpea erabiltzek­o aukera”. Izan ere, herrian dauden espazio estaliak guti dira eta ikastola herri erdian dagoenez herritarre­k “espazio hau erabiltzek­o aukera izatea eskertuko dute”.

 ??  ?? Itxura honetako estalkia eginen dute ikastolako patioan, herritar guziek erabiltzek­o.
Itxura honetako estalkia eginen dute ikastolako patioan, herritar guziek erabiltzek­o.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain