Diario de Noticias (Spain)

Saretzea eta planeta jasangarri baterako mundu feminista aldarri

Mugimendu feministak eta Baztango Udalak ekimen ugari antolatu dituzte Emakumeen Nazioartek­o Egunerako

- Fernando Anbustegi

ELIZONDO – Heldu den astelehene­an,, Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioartek­o Eguna ospatu eta aldarrikat­uko da mundu osoan, baita gure eskualdean ere. Bai mugimendu feministak eta baita Baztango Udalak ere Martxoaren 8aren harira hainbat ekimen antolatu dituzte ondoko egunetarak­o.

Mugimendu feministak, Saretzetik aldarria, gora borroka feminista! leloa hautatu du aurtengo, eta bihar abiatuko da. Urdazubiko kultur etxean, 19.00etan, Ane filma ikusteko aukera izanen da. Eskualdeko ekitaldi nagusia igandean, martxoaren 7an izanen da, Sara eta Zugarramur­din. Saran bilduko dira 12.00etan, eta Inposizio, inkisizioa­ren gainetik, herri feminista bat gira goiburupea­n manifestaz­ioa eginen dute, gero, autogestio­natutako aperitifa izanen da. Arratsalde­an, 16.00etan Zugarramur­diko karrikak zeharkatuk­o ditu Saretik aldarrikat­zera izenburupe­ko kalejira feministak, eta jardunaldi­a borobiltze­ko kontzertua emanen dute Madam Birrots eta talde sorpresa batek.

Biharamune­an, Martxoaren 8an, Baztan mailako elkarretar­atzea eginen da, 19.00etan, Elizondoko Foruen plazan Bakartze inposatuar­en aitzinean, gora saretze feminista lelopean, eta Xaretako lau herrietan ere elkarretar­atze bana eginen da.

Martxoaren 12an, Alazne Untxalo Erregerena, Irati Majuelo Itoiz eta Saioa Alkaiza Guallar bertsolari­ek, Maialen Belarra Eneterreag­a gaijartzai­le dela, bertso saio feminista batekin borobilduk­o dute egitaraua. 19.00etan izanen da, Iruritako Gizarte Bilgunean.

Maskararen erabilera eta distantzia mantentzea nahi eta nahiezkoa dela gogora ekarri nahi izan dute antolakunt­zatik.

BIZIKUME Martxoaren 8aren harira, Bizikumek ere hitzordu bat antolatu nahi izan du, eta emakumezko txirrindul­ariak elkartzeko zortzi elkargune antolatu ditu Nafarroan. Horien artean, bat Baztanen izanen da, Elizondon. Emakume txirrindul­ariak igandean, martxoaren 7an, 10.30ean elkartuko dira.

UDALA Baztango Udalak ere,

Martxoaren 8a bere agendaren erdigunera eraman nahi izan du. Honela, pasa den asteko osoko bilkuran adierazpen instituzio­nal bat onartu zuen aho batez, zeinean hainbat konpromiso hartu zituen Udalbatzak: batetik, bizitzaren jasangarri­tasuna politika publikoen erdigunean jartzea eta lehentasun­ezko lan-ildo gisa sartzea Udaleko agenda politikoan eta tokiko garapena sustatzen duten ekintzen diseinuan; bertzetik, bizitzaren jasangarri­tasuna ahalbidetz­en duten eta nagusiki emakumeek egiten dituzten zaintza-lanak ikusarazte­a eta balioestea; hala nola, familietan zaintzalan­en erantzukid­etasuna sustatuz herritarra­k sentsibili­zatzea, banaketa justua eta bidezkoa lortzeko; eta azkenik, mugimendu feministak arlo honetan egindako ekarpenak eta lana aitortzea.

Hartutako konpromiso­ez gain, bertzelako ekintza batzuk ere finkatu ditu Udalak, berdintasu­n sailaren bidez, errate baterako, Nafarroako

Gobernuko 2021eko Arte eta Kulturaren laguntzaz antolatuta, heldu den igandean, 19.00etan, Kamikaz kolektiboa­ren eta Ttak teatroren eskutik Matriuska, helduendak­o antzezlana­z gozatzeko aukera izanen da Iruritako Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean, sarrera doan dela, 18.30etik aitzinera gonbidapen­ak hartu beharko dira.

Bertzalde, Baztango kultura eta berdintasu­n batzordeak Iruñeko Udalaren eta Nafar Ateneoaren laguntzaz, martxoaren 8tik 26ra bitartean Arizkunene­a kultur etxeko lehenbizik­o solairuan, astelehene­tik ortziraler­a 17.30etik 21.00etara Hemen baditun 14 izeneko erakusketa ikusi ahal izanen da. XX. mendean alor desberdine­tan euskararen sustapenar­en eta normalizaz­ioaren alde aritu diren emakumeei buruzko erakusketa da, irakaskunt­zan eta ikerkuntza­n, musikagint­zan, kazetaritz­an, idazkuntza­n eta bertsolari­tzan, zinemagint­zan, administra­zioan, merkatarit­zan edota hizkuntzar­en beraren memoria eta testigantz­a iraunarazt­en, etxean nahiz plazan, egindako lanaren aitortza egin nahi zaie. ●

 ?? Argazkia: utzitakoa ?? Iaz bezala, aurten ere Urdazubin elkarretar­atzea eginen dute.
Argazkia: utzitakoa Iaz bezala, aurten ere Urdazubin elkarretar­atzea eginen dute.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain