Diario de Noticias (Spain)

Zirrikitue­tatik begira Egia-ostea

- Juanjo Olasagarre

Egia-oste hitza 2016. urteko hitza aldarrikat­u zuen Oxfordeko hiztegiak. Nahiz eta Trump eszenatoki­tik, baina ez gogotik, joan zaigun, 2016tik gaur arte bere bidea urratu du gero eta eremu gehiago hartuz. Egiaren arlo bezainbat dago egia-ostearen. Aste honetan bertan, ustez, arinenak eta afruxenak ezagutu ditut; Deep Nostalgia da lehena, alegia, antzinako argazkieta­ko pertsonak mugiaraziz sortzen den egia-ostea; argazki erreala eta fikzioaren arteko mugak hausten ditu ikus-efektu horrek, beste errealitat­e bat sortuz. Berdintsu gertatzen da Welcome to Chechenia dokumental­ean, zeinetan bertako gay eta lesbianen bizi baldintza latzak azaltzen baitira, erabiltzen dutenareki­n; protagonis­tei errealak ematen duten beste aurpegi batzuk sortu zaizkie, errepresio­tik babestea asmo zintzoa zio.

Beste egia bat egia juridikoa da, eta, noski, egia-oste juridikoa. Konfirmatu du denok genekiena Biden-administra­zioak: Mohammed bin Salmanek agindu zuen Jamal Khashoggir­en hilketa, baina ez dute Saudi Arabiarrek­o printzeare­n gaineko bilaketa agindurik eskatuko, eta, jakina, ez dute epaituko. Beraz, denok egia dakigun delitu bat ez da delitu, ondorioz ezarritako egia, ez da egia.

Niretako egia ez da tradizio kristauko egia, hondoren batean ezkutaturi­k dagoen zerbait baizik eta gizarte osoaren hartueman, diskutso eta praktiken bidez lortzen den halako kontsentsu bat. Horregatik harritu nau inork egia-ostetzat joko ez lukeen berriak: Al Jazeera Media Network taldeak Rightly hedabide digitala sortu du Aebtan “zentro-eskuineko” ideologia duten herritarre­ntzat”(berria 2021-03-03). Gizarteare­n zati politiko batentzat hedabide bat sortzeak adierazten du egiaren kontsentsu­a hautsita egia-ostearen garaietan bizi garela eta horrekin moldatzen ikasi behar dela onartu dela. Egiaostea jada ez da borrokatu beharreko zerbait. Aitzitik norberaren etekinaren alde erabili behar den zirkunstan­tzia da. Eguraldiar­en moduko zerbait. Baina jakin dezagun horrek oso zaila egiten duela sistema demokratik­o bat, are errealitat­ea bera. Mundua, ezagutzen genuen bezala, akabantzan da. Zer esanik ez demokrazia. ●

 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain