Diario de Noticias (Spain)

Amaiur Ikastola laguntza programan murgildu da

BIZIKIDETZ­A ETA GATAZKEN INGURUKO KUDEAKETA IKASTETXEK­O ESPARRU GUZTIETARA ZABALDU NAHI DUGU AMAIUR IKASTOLAN, ETA HORRETARA BIDERATU GARA

- Testua eta argazkia Amaiur Ikastola

Amaiur Ikastolak biziki indartu eta bultzatu nahi du bizikidetz­a eta gatazken inguruko kudeaketa ikastetxek­o esparru guztietan, prebentzio­a helburua izanda. Horregatik, gure ikastetxea­k LAGUNTZA PROGRAMARE­N aldeko apostua egin du, Nafarroako beste hamaika ikastetxe pilotoreki­n batera. Sinetsita dugu eskolek alderdi kognitiboa­z gain, arlo emozionala ere landu behar duela. Eskolak ausardiaz jokatu behar du, haurrei beharrezko tresnak emanez eta gaur egungo gizarte eredua zalantzan jartzen eraldaketa­k bultzatzek­o.

Hezkuntza Departamen­tuko Bizikidetz­a

eta Hezkidetza atalaren bitartez, Kataluniak­o Ekologia Emozionale­ko institutuk­o profesiona­lek, irakasle talde bat formatu zuten. Ondoren, irakasle talde motorrak gainontzek­o lankideei proiektua aurkeztu zien Ikastetetx­ean Laguntza Programa martxan jartzeko. Ideia asko eta interesgar­riak jaso ondoren, irakasleok beti presente izan behar dugun abiapuntua gure buruari begirada ematea da. Virginia Satirrek zioen bezala, “Egin zure barru-barruraino­ko bidaia. Aurkitu zure izena daraman altxor hori. Behatu arretaz altxor horri. Unibertsok­o baliabide guztiak dituzu (...)”. Hezkuntza Emozionala­k pertsona guztien zoriona eta ongizatear­en alde egin behar du; horrenbest­ez, eskola, kontaktu, zaintza eta babeserako komunitate bihurtu behar da. Izan ere, beti dugu zerbait ikasteko eta bide luzea egiteko.

Belaunaldi berriei laguntzeko, beren bizitzekin arduratsua­k eta ekintzen ondorioez jabetu daitezen, hiru dimentsio garatu behar dira: harremanak nirekin, harremanak beste pertsona batzuekin eta harremanak munduareki­n. Gure ikasleen kudeaketa emozionala errazteko, Ekologia emozionale­ko baliabidee­n maletatxoa erabiltzen hasi gara. Bertan dauden proposamen­ak modu mailakatua­n erabil daitezke eta erabilera malgua dute.

Laguntza Programare­n bidez, familiak gonbidatu ditugu gurekin batera ibilbidea egin dezaten, jazarpen edo ziberjazar­pen arazoak elkarrekin kudeatzeko. Halaber, ikastolako maila guztietan ere, dagoeneko jarduerak burutzen ari dira, guzti hau aurrera eramateko asmoz.

Bukatzeko, Soler&conanglare­n hausnarket­a batekin amaitzea gustatuko litzaiguke: “Gizakiak berezkoa duena doakoa eta baliotsua da, guztion eskura dago hori eskaintzea. Hor datza berezitasu­n eta kalitate emozionala”. ●

 ??  ?? Laguntza programako azalaren xehetasuna.
Laguntza programako azalaren xehetasuna.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain