Diario de Noticias (Spain)

Txertoaren prezioa

- Ana Urkiza

EZ naiz bidaia-agentzia baten jabea ez eta bidaia-agentzia bateko langilea ere. Ez daukat sektoreko sukaldeko trapuek duten usainaren berririk. Ez dakit, ezta ere, ia urtebetez pandemia dela eta lanik ezin eginda egotea zer den. Ez, ez dakit. Ez dut sektoreare­n kode etiko eta deontologi­koa ere ezagutzen. Eta horrexegat­ik, bakarrik, beharbada, oker arituko naiz. Bai, badakit, merkatu askean, eskaria asetuko duen eskaintza prestatzea libre dela eta, halakoan, “onenak” edo “bizkorrena­k” irabazten duela. Delako eskaera hori asetzeko produktua edo eskaintza “asmatzen” dakienak, alegia. Nahiz eta, hori horrela dela onartuta ere, betidanik pentsatu izan dudan, merkatuan salgai jartzen diren produktu eta zerbitzuak oro aurrez testatuak direla eta etika baten barruan zedarritze­n direla.

Utziko didazue, beraz, gutxienez zalantzan jartzen, ea guztiz etikoa den Covid19ari aurre egiteko txertoa+munduaren-bestaldeko-paradisu-batera-joateko-bidaia (edo alderantzi­z) eskaintzea, milaka pertsonent­zako txertoa erosteko adinako prezioa dutenean delako bidaia horiek. Diruak betidanik markatu du batzuen eta besteen arteko aldea. Jakinik, gainera, osasunari dagokionea­n ere, zerbaitek berdintzen bagaitu, hori, osasunaren zainketara­ko beharra dela.

Bi egoera irudikatze­n saiatu naiz: bata, herritar (txiro) babesgabee­na, zeintzuei estatuak txertorik bermatzen ez dieten. Bestea, herritar (aberats) ahaldundue­na, zeintzuei estatuak txertoa bermatzen dieten arren, dirua mahai gainean jarriz gero, aukeratuta­ko paradisura joateko aukera duten, txerto antsiatua jasotzeko.

Eta momentu batez irudikatu dut, bigarren kasuko pertsona bakar baten bidaia+txertoarek­in, lehenbizik­o kasuko milaka pertsona txertatzek­o aukera legokeela.

Ez dagokie bidaia-agentziei hausnarket­a honi erantzutea. Baina bai dagokigu herritarro­i, gure oporrek zer ordaintzen duten galdetzea eta, ondotik, bidaia-agentziei zer eskatu nahi diegun pentsatzea. ●

 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain