Diario de Noticias (Spain)

Mugako pasabideak berriz irekitzeko eskaera

EH Bildu eta EH Baik askatasune­z bizitzeko eta ibiltzeko eskubidea aldarrikat­u dute

-

ELIZONDO – Pasa den ilbeltzare­n 14an Erik Spitz, Pirineo Atlantikoe­tako Prefektuar­en aginduz, Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko 8 pasabide hetsi zituen, “terrorismo­aren aurkako borroka indartzeko” argudiopea­n, tartean eskualdeko lau, Lizuniaga, Lizarieta, Berrueten benta eta Izpegi. Spitzek erran zuen arabera otsail bukaera baino lehen ez zituztela pasabideak irekiko, eta martxoko lehenbizik­o astea igarota, hetsta jarraitzen dute. Hori dela eta, EH Bai eta EH Bilduk pasabideak noiz irekiko dituzten galdegin dute ohar baten bidez. Azken asteetan ugariak izan dira pasbideak irekitzear­en alde egindako mobilizazi­oak. Hendaia eta Hondarribi­a lotzen dituen itsasoko nabeta, Hendaiako merkantzia zubia, Lizuniagak­o lepoa (Sara-bera), Lizarietak­o lepoa (Saraetxala­r), Berrueten bentako pasabidea (Sara-zugarramur­di), Izpegiko lepoa (Erratzu-baigorri), Aldudeko ibarrekoa eta Iturzaetak­o lepoa (Larraine-abodi) dira hetsita dauden pasabideak. EH Baik eta EH Bilduk ere aunitzetan eskatu dute irekitzeko, eta aste honetan, martxoan sartuta, pasabideak hetsiak segitzen dutela ikusita, berriz galdetu dute erabakia indarrean noiz arte egonen den.

Hedatutak oharrean diotenez, “erabakia lehen momentutik onartezint­zat” jo dutela nabarmendu dute, “nazio eta herri bezala bizitzeko eskubidea urratu zigutelako”. Terrorismo­aren

aurkako borroka indartzeko argudioa “aitzakia” dela diote. Gaineratu dutenez, “dekretua otsail bukaera arte indarrean egonen zela adierazi ziguten. Martxoko lehenaste honetan, delako muga bide horiek noiz arte itxiak egonen diren ez dakigu”. Horren harira, “noiz arte ukatuko diguzue gure herrian libreki ibiltzeko eskubidea?” galdegin dute. Gehiago ere bai: “noiz arte neurriz kanpoko presentzia poliziala eta giro sekuritari­o hau?”.

EH Bai eta EH Bilduren hi-tzetan, “terrorismo­ari aurre egiteko neurriak hartzen direla erratean, orain arte indarrean jarriak izan diren eta euskal militante politikoak gogorki kolpatzeko erabili dituzten neurriak heldu zaizkigu gogora. Azkena, separatism­oaren aurkako legea”. Neurrien gibelean, “manipulazi­o politiko hutsa bertzerik ez dagoela” uste dute. Hala, “Euskal Herrian mugarik ez dagoela berretsi” nahi izan dute eta “Frantziako eta Espainiako estatuei gure herrian libreki bizitzeko eta ibiltzeko dugun eskubidea errespeta-tzeko” exijitu diete: “ez dugu onartzen Euskal Herritik kanpo hartuak diren erabakiak inposatzea”.

 ?? Argazkia: utzitakoa ?? Ilbeltzean Berrueten bentan egindako mobilizazi­oa.
Argazkia: utzitakoa Ilbeltzean Berrueten bentan egindako mobilizazi­oa.
 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain