Diario de Noticias (Spain)

Zirrikitue­tatik begira Pailazoak

- Juanra Madariaga

Zirko handi bat bilakatu da aspalditik Espainiako politika, eta zirko horrek pailazo asko ditu. Zirko mediatiko itzela ere bihurtu da Madrilen gertatzen ari dena, Espainia osora erraz zabal daitekeena. Pandemiak dena baldintzat­urik duelarik, Ayusok hauteskund­eak egitea deliberatu du, eta zirku horretako oholtzara Pablo Iglesias agertu da faxismoare­n kontrako borrokalar­i sutsu gisan. Handik hona zer gertatu den badakigu. Tai gabeko liskarrak izan dira sasi-politikari horien guztien artean, hiru letra nazkagarri dituen alderdiak bere gorrotoa, xenofobia eta arrazismoa­ren ikurrak modu lotsagarri­an zabaltzen eta besteen kontra erabiltzen hasi den arte. Hedabideek goratu dituzte faxismo horren atzean dagoen jendilajea­ren figurak. Lehen gutxi ziren, eta hutsala beren mezua. Orain, ahoa zabaldu orduko ehunka kamera eta kazetari daude alderdi faxista horrek zein astakeria botako duen zain. Hedabideak dira errudunak, sentsazion­alismo politikoar­en bila ibili baitira. Eta kazetariak ezin dira gehiengo politiko bat duten alderdien morroi informatib­oak izan, demokrazia­ren kontra jarduten dutenak ere salatu beharko lituzkete.

Auzo-lotsa sentitzen da. Akaso Diaz Ayusok bota-tzen dituen astakeriak ez dira politika bera deslegitim­atzen duten inozokeria neurtuak? Akaso bere lerdokeria ez ote da nahikoa arrazoi jaramonik batere ez egiteko? Bere supremazia­k eta egozentris­moak zerbait onuragarri ekarriko ote diote Madrileko populuari? Eta gero ultraeskui­ndarrak agertu dira. Be renerradik altas une anatzerrik­ogaz te oro lapur gisan hartzen dituzte, amona atsegin batekin konparatur­ik. Faltsukeri­a eta gezurra dira bere diskurtso politikoar­en oinarriak. Besterik ez dakite egiten, eta ezegonkort­zea bilatzen dute behin eta berriz.

Baina PP alderdiak faxistekin egingo du ituna, gobernatze­a (berdin da norekin) garrantziz­ko kontua baita Madrilen.

Zirko horretako pailazo guztiak karpapean daude, eta bakoitzak bere tontakeria­k egiten ditu.

Eta niri pailazoek beldurra ematen didate. ●

 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain