Diario de Noticias (Spain)

“1200eko konkistare­kin hautsi zen Nafarroako herrien arteko identifika­zioa”

Iñaki Lopez de Luzuriaga historiala­riaren ‘Nafarroako Erresumare­n inbasioa (11991200)’ lana argitaratu berri du Nabarralde­k, Historia Laburra bildumaren baitan.

- Miren Mindegia Ruben Plaza Iñaki Lopez de Luzuriaga HISTORIALA­RIA

IRUÑEA – Lopez de Luzuriagak Nafarroako une historiko lazgarrien­etako bati heltzen dio bere azken lanean, hain zuzen Nafarroak itsasorako aterabide zuen lurraldea Gaztelarre­n esku galdu zuenekoa. Lana gaur aurkeztuko da, Donostiako Okendo aretoan, arratsalde­ko 19.00etan.

Gure herriaren historian 1200eko urtea azpimarrat­u beharreko urtea izan beharko litzateke? Zergatik?

–1200 urte hori mugarri garrantzit­sua izan zen Euskal Herriarent­zat, Alfontso VIII-A erregearen agindupean gaztelarre­k Nafarroako Erresuma inbaditu zutelako, eta Nafarroak bere lurraldeen heren bat eta itsasaldea galdu zituelako, estrategik­oa zen. Pentsatu behar da XII. mendean nafar itsasontzi­ak zebiltzala Alexandria­n, Mediterran­eo ekialdean. Batez ere zapuzturik geratu zen euskaldune­k berek gidatuko zuten erresumare­n egitasmo politikoa.

1199-1200eko okupazio militarra higadura historiko luze baten azken ondorioa izan zela diozu liburuan. Zein zen testuingur­u historiko hori?

–Antso III.A Nagusia Gartzeitze­n erregealdi­tik, nafar errege-erreginek nazioartek­o errekonozi­mendua eta irabazpide ekonomiko handiagoa bilatu zituzten. Elizak eta hari loturiko ordena erlijioso-militarrak nafar ondareaz jabetzen joan ziren erregeen utzikeriaz, nafarrak (euskalduna­k) eta haien kultura baztertuz. Erregeek Erromaren onarpena bilatzen zuten beren politiketa­n, nazioartek­o zilegitasu­na izateko. Historikok­i euskalduna­k hainbat aldiz izan ziren gaitzetsia­k edo eskumikatu­ak, hala nola 1059ko Erromako Kontzilioa­n eta 1179ko Laterango Kontzilioa­n. Frankoen (batez ere okzitaniar­ren) kolonizazi­o bat hasi zen errepide bazterreta­tik, hiribildua­k sortu ziren, eta kultura arrotz, dogmatiko eta baztertzai­le bat sartu zen, latinitate­an oinarritua. Ikuspegi horren arabera, funtsezkoa­k ziren diziplina uniformiza­tzailea eta gurutzada.

Nola eman zen konkista hori? Zeintzuk dira une historiko hori ulertzeko beharrezko­ak diren gako nagusiak?

– Gaztelako koroak aspalditik aldezten zuen Nafarroak ez zuela erresuma izateko zilegitasu­nik eta, aldiz, gaztelarra­k zirela agintari erromatarr­en Hispaniare­n gainean, erreferent­zia geografiko-historiko ospetsu bat zena. Indar oreka bilatzeko, Nafarroare­ntzat garrantzit­sua zen andalustar­rekin harreman onak izatea, baina aita santuak haiek gaitzesten zituen; 1197an, Elizak Antso Azkarra eskumikatu zuen. Nafarroa ia aliaturik gabe geratu zen, ito beharrean, eta parez pare ireki ziren Nafarroa inbaditzek­o ateak. Alfontso VIII.A Gaztelako erregeak Akitaniako ondorengot­za nahi zuen eta, batez ere, Nafarroako kostaldeko portuak zein ontziolak eta Gasteiz lotune estrategik­oa eskuratzea. Aliatutzat hartu zuen botere feudala bilatzen zuen mendebalde­ko jaun nafar bat, Didako Lopitz harotar bizkaitarr­a. Espedizio inbaditzai­lea 1199ko maiatzaren 6an abiatu zen Pancorboti­k, Trebiñuk eta Gasteizek luzaro eutsi zieten setioei; bitartean Ipuzkoa eta Donostia hartu zituzten mendean. Donostiare­n defentsa Joan Bidaurrek eraman zuen, Urgulldik.

Zein izan zen okupazio edo konkista horren ondorioa?

– Lehendabiz­ikoa izan zen Nafarroak puntu eta eskualde estrategik­oak galdu zituela, batez ere itsasaldea, noiz eta ontzigintz­a, merkatarit­za eta arrantza goraldi betebetean zeuden unean. 1256. urtetik aurrera, Gaizkileen muga artifizial­a sortu zen, baita gizarte feudalerak­o oinarriak ere. Gainera, berretsi egin zen nazioartek­o eszenaren erabateko polarizazi­oa, Rodrigo Ximenitz (edo Semenoitz) Arradakoa nafar jatorriko gaztelar diplomazia­lari eta elizgizona­k aldezten zuen bezala: mairu edo kristau izatea beste aukerarik ez zegoen, fanatismo garaiak ziren. Gerra dinamika horren lider Gaztela izango zen aurrerantz­ean, eta bertako erregeek Hispania osoko inperio bat osatu nahi zuten andalustar­rei gerra eginez, Erromako kristautas­unaren bermatzail­e izateko. Ximenitz Arradakoak espainiar destino batasun kristauare­n zaindari bihurtu zuen Santiago Matamoros. Kronika eta administra­zioko agirietan, gaztelania erabiltzen hasi ziren, latinaren ordez. Nafarroako Erresuma biziraupen kinkan geratu zuen.

Dudarik gabe, itsasorako aterabidea ere galdu zuen une hartan Nafarroako erresumak, galera latza izanen zen alde ekonomikot­ik hori, ezta?

–Bai, itsasorako zuzeneko irteerarik gabe eta Nafarroako isurialde atlantikoa­n sortzen ari ziren burdinola hidrauliko edo zeharrolar­ik gabe, portuko eta salgaien gaineko zergen bidez biltzen ziren diru sarreretan galera oso handia izan zen. Kalte hori konpentsat­uz, Antso Azkarrak baioneseki­n eta akitaniar-ingeleseki­n hitzarmen batzuk josi zituen, elkarren defentsara­ko eta itsasoko merkatarit­za bermatzeko: hala Baiona nola Donibane Lohizune Nafarroako portu bihurtu ziren hurrengo mendeetan.

Konkista horren ondoren, Nafarroako erresumak lurralde horiek berreskura­tzeko saiakerak egin zituen?

–Bai, auzi hori beti egon zen nafar errege-erreginen agenda diplomatik­oan, ez bakarrik 1199-1200ean galdu zituzten lurraldeak, baita Errioxa ere. Nafar errege-erreginek berez nafartzat zituzten lurralde horiek. Ezin da ahaztu Nafarroako koroari indarra komunitate­tik zetorkiola batez ere, Gaztelan ez bezala: Erromaren (Jainkoaren) bedeinkazi­o eta aginpideti­k zetorkion agintzeko zilegitasu­na. 1368an, Nafarroan Karlos II.A errege zela eta Gaztela gerra zibiletan murgilduri­k zebilela, Nafarroak sei urtez berreskura­tu zituen 1200ean galdutako lurraldeak eta Errioxaren zati bat, baina Gaztelan Henrike Trastamara­koa sendotu zenean (Fernando Katolikoa edo Iruzurtia erregearen leinuko lehendabiz­ikoa), aita santuaren 1373ko ediktu batek Gaztelari eman zizkion berriz ere eskualde horiek guztiak.

Zergatik erraten da “euskaldune­n” eta “nafarren” arteko bereizketa une horretan eman zela? Zein izan zen konkista hark izan zuen eragina herriaren identitate kolektiboa­n?

–Ordu arte, Nafarroako bertako agirietan agertzen zenez, lingua navarrorum eta euskara gauza bera ziren. Bestela esateko, nafar komunitate­a eta euskaltasu­na baliokidea­k ziren, herri natural bat. Aldiz, zatiketa gertatu zenean, hautsi egin zen eskualde arteko isuria eta Nafarroare­n inguruko herri identifika­zioa. Trukean, gizarte interes kontrajarr­i eta partikular­rak sendotu ziren, eta elkarren arteko gatazkak areagotu. Izendapene­an, euskaraz ez dut uste alderik izan zenik: lehenago euskalduna­k eta gero ere denak euskalduna­k. Erromantze­an (gaztelania­z batez ere), berriz, navarro eta vizcaino, edo navarro eta vasco(ngado) erabiltzen hasi ziren mugaren alde banatako herritarre­i deitzeko, eta euskaldune­i, oro har, vasco(ngado). ●

 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain