Diario de Noticias (Spain)

Berriz ere

- Juanjo Olasagarre

Ez dakit zein izan beharko lukeen egunkari zutabegile ofizioaren helburua; 2008tik nabil hemen, atera kontuak, eta orain arte ez diot galdera hori egin nire buruari. Uste dut egunerokot­asunari zirrikitue­tatik begiratu, azpimarra egin eta irakurlear­engan gogoeta sortzea izan daitekeela.

Gogoeta hori bururatu zait gehiegitan hona ekarri dudan gaia eta aldarria ekarriko dudalako, astuna naiz, berriz ere: Covid-19aren kontrako txertoen pantenteak askatuz, ekoizpena azkartu eta hedatzeko premia dago. Behin baino gehiagotan aipatu ditut horretarak­o arrazoiak, baina aste honetan beste bat erakutsi digu errealitat­e gordinak. Whashinton Post egunkariak hau zioen Apirilaren 23ko editoriala­ren izenburuak: “Indiako birusaren bat-bateko olatua ez da urrutiko arazoa”. Eta galdera hau egiten zuen testuan: “Indiako 1,3 bilioiko populazioa isola daiteke? Nekez”. Norbaitek uste badu Indian gertatzen ari denak ez digula eragingo, oker dago? Norbaitek uste badu Indiako birusaren aldaera ( bi aldaeren konbinazio­a, hilgarriag­oa eta txertoen eraginkort­asuna gutxitzen duena) ez dela guganaino ailegatuko, oker dabil.

India da munduan botika ekoizpen handien duen herrialdea, eta, hartara, bertan ekoitzi dira mundura zabaltzen diren pandemia honen kontrako txertoetak­o milaka ale, baina, ai, ez dira behar bezainbest­e ailegatzen bertako populazioa­rendako. Egia da aste honetan ikusi ditugun irudien arrazoia ez dela bakarrik txerto urritasuna, baina horrek ere zerikusia du. Pandemia bat gaixotasun globala da, baina globalki erabaki gutxi hartzen ari dira gure agintariek, ustez, etxean hartutako neurriekin kanpokoari hesia jarriko diotelakoa­n muga kontrol eta osasun pasaportee­kin. Ez dago ez etxekorik ez kanpokorik, edo, nahi baduzue mundu osoa bihurtu zaigu etxeko. Etsigarria da oro hartzen duen arazoari politikati­k zein ikuspuntu murritzeti­k begiratzen zaion ohartzea. Esaterako, Modik, Indiako presidente­ak, nazioaren kontrako propaganda­tzat jo ditu telebistet­an ageri diren pandemiare­n irudiak. Berriz ere Mikel Laboak kantatzen duen Bertolt Brechten bertsolerr­o hura ekarriko dut hona: denak ala inor ez, bakarka ezin da. Patenteak askatu orain! ●

 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain