Diario de Noticias (Spain)

San Frantzisko­n 25 urte euskaraz!

1994AN HASI ZIREN D EREDUKO LERROA ZABALTZEZK­O ALDARRIKAP­ENAK, ETA HURRENGO URTEAN LORTU ZIREN

- Testua eta argazkia San Frantzisko IP

Gure eskola 1905 urtean eraiki bazen ere, D ereduko lerroa 1995-96 ikasturtea­n ireki zen, beraz, aurten 25 urte betetzen ditu. Hasiera nolakoa izan zen jakin nahian lehenengo urtean hasi ziren bi guraso eta jangelako langileare­kin mintzatu gara eta lehenengo urratsak nolakoak izan ziren kontatu digute.

D EREDUKO LERROA IREKITZEKO LEHENENGO URRATSAK 1994 urtean alde zaharreko 7 haurren guraso talde bat aurrematri­kulazio garaian euren seme-alabak San Frantzisko­n D ereduan matrikulat­zeko helburuare­kin auzoan zehar ibili ziren, etxez etxe, 3 urteko ume gehiagoren bila. 20 haur behar ziren lerro berria irekitzeko baina ez zuten lortu. Beraz, aurretik gertatzen zen bezala, ikasturte hartan (1994-95) guraso horiek euskaraz ikasteko Sanduzelai ikastetxer­a joan behar izan zuten. Garai hartan, San Lorenzo eliza ondoan autobusa hartu eta Sanduzelai auzoraino joaten ziren.

Hurrengo urtean, 1995an, alde zaharreko guraso batzuk oso gogotsu eta indartsu berriz euren eskakizuna­ri ekin zioten mobilizazi­oaren bidean oihartzuna bilatuz: San Frantzisko inguruko kaleetan zehar “Ikastola San Frantzisko­n zergatik ez?” lelopean egindako manifestaz­ioa adibidez. Komunikabi­deetara idazkiak bidali zituzten, telebista eta irratietar­a jo, festetan txaranga batekin atera… Bazekiten San Frantzisko­n azken urteetan ikasle kopurua asko jeisten ari zela eta espazio aldetik ez zegoela arazorik. Horregatik, gurasoek gauza bat argi zuten, amorerik ez zutela emango.

Urte horretan 19 ikasle lortu zituzten, bi adin desberdine­takoak baina Departamen­tuak ez zuenez erantzunik ematen eta haiekin hitzegitek­o aukerarik ematen ez zutenez, kontseilar­iaren bulegoan baimenik gabe sartzea erabaki zuten. Bertan bi ordu “eskatzen” egon ondoren, poliziak atera zituen. Hau komunikabi­deetan atera zen baina alferrik, ekainean erantzuna argia izan zen: ezetz.

Urte hartako maiatzan hausteskun­deak egon ziren eta gobernu aldaketa egon zen; UPNK utzi eta tripartito­a sartu zen (PSOE, EA-CDN). Azkenean, abuztuaren bukaeran,

 ??  ?? 25 urteurrena ospatzeko egindako kartela.
25 urteurrena ospatzeko egindako kartela.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain